Ostegunetan film sorpresa baten aurrestreinaldia hartuko du zinema aretoak. Saio bakoitzerako sarrerak webgunean bertan eskuratu daitezke, 5,60 euro ordainduta.
Iruñeko Golem Yamaguchi zinema aretoak egitasmo berezi jarriko du aste honetan martxan. Zinemazaleak aurrez iragarri gabeko filmak ikustera animatu nahi dituzte, bada, besaulkian eseri, argiak itzali eta pantaila piztean jakingo dute zein pelikulaz gozatuko duten.
Secret Zinema izenpean, martxoaren 13tik apirilaren 4ra bitartean, aurrestreinaldi bana proiektatuko dute, ostegunetan, 19:30ean hasita. Film guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dituzte.
Sarreraren zenbatekoa ere ohikoa baino merkeagoa izango da, ikusleen egunaren prezio bera mantenduko baitute (5,60 euro), eta astez aste joango dira salmenta aktibatzen. Bada, ostegun honetan bertan abiatuko dute ekimena, eta dagoeneko eskuragarri daude sarrerak, Golem Yamaguchi zinema aretoaren webgunean.
Leave A Comment