Gaur hasi eta apirilaren 11ra bitartean ikusgai izango dira aurtengo bildumaren parte diren zortzi lanak. Hilabete honetan 25 herri baino gehiago bisitatuko ditu egitasmoak.

Laburbira 2025-zinea

Euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak gaur ekingo dio hogeita bigarren edizioari. PRIMERAN plataformak eta TAUPA mugimenduak elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko 50 herritan zehar erakutsiko dituzte hautatutako 8 lanak, apirilaren 11 bitartean. Orotariko obrak dira honakoak, edukiari zein estiloari dagokionez, eta horietako asko zenbait zine jaialditan saritutakoak. Antolatzaileek, 97 minututako film labur sorta ikusgarria osatu dute ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz.

Bi helburu nagusi ditu egitasmoak. Batetik, euskal zinemagintza hauspotzea; bestetik, zinemagileoi beren lanak erakusteko leihoa zabaldu eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea. Urteotan bide arrakastatsua egin du mostrak: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du. Hala, arrakasta handia izan ohi du urtero zabaltzen duten deialdiak.

Jarraian dituzue martxoko saioak:

  • Martxoak 7, 19:00etan: Aresoakditza (Udal Aretoa)
  • Martxoak 9, 18:00etan: Elgeta (Espaloia Kafe Antzokia)
  • Martxoak 12, 09:30ean/18:00etan: Errenteria (Niessen Aretoa)
  • Martxoak 12, 11:00etan: Leioa (EHUko Zientzien Fakultatea)
  • Martxoak 14, 19:30ean: Areatza (Udaletxea)
  • Martxoak 14, 19:30ean: Astigarraga (Erribera Kulturgunea)
  • Martxoak 16, 19:30ean: Etxebarria (Lea Artibai) (Udaletxea)
  • Martxoak 16, 19:00etan: Aulesti (Udal Areto Nagusia)
  • Martxoak 16, 19:00etan: Abadiño (Txanporta Kultur Etxea)
  • Martxoak 18, 20:00etan: Azkoitia (Baztartxo Antzokia)
  • Martxoak 20, 19:00etan: Hondarribia (Kultur Etxea)
  • Martxoak 20, 19:00etan: Andoain (Bastero Kulturgunea)
  • Martxoak 20, 19:30ean: Biasteri (Biasteriko Zinea)
  • Martxoak 20, 20:30ean: Ermua (Ermua Antzokia)
  • Martxoak 21, 19:00etan: Oiartzun (Landetxe Kultur Aretoa)
  • Martxoak 22, 20:00etan: Igorre (Lasarte Aretoa)
  • Martxoak 23, 19:00etan: Usurbil (Sutegi Auditorioa)
  • Martxoak 23, 19:00etan: Mendaro (San Agustin Kulturgunea)
  • Martxoak 25, 19:00etan: Arrasate (Amaia Antzokia)
  • Martxoak 25, 19:00etan: Bergara (Seminarixoa)
  • Martxoak 25, 21:00etan: Lazkao (Areria Kultur Gunea)
  • Martxoak 26, 19:00etan: Hernani (Biteri Kultur Etxea)
  • Martxoak 27, 18:00etan: Etxebarri (Kultur Etxea)
  • Martxoak 28, 18:00etan: Maruri Jatabe (Kultur Etxea)
  • Martxoak 28, 19:30ean: Dima (Eskolako Ganbara)
  • Martxoak 30, 18:30ean: Getaria (Iturzaeta Aretoa)
  • Martxoak 31, 21:00etan: Azpeitia (Soreasu Antzokia)

Aurtengo egitarau osoa ezagutzeko, kontsultatu egitasmoaren webgunea.