Zuzendaria: Agnès Varda
Urtea: 1962
Iraupena: 90 min.
Herrialdea: Frantzia
Generoa: Drama | Nouvelle Vague
Cleo, abeslari gaztea, azterketa mediko baten emaitzen zain dago. Tarota irakurtzen dakien igarle batek minbizia duela eta hil daitekeela esango dio, eta horrek bere egonezina areagotu besterik ez du egingo. Pentsatzen ematen duen denbora guzti hori bete nahian, soldadu gazte bat ezagutuko du, Aljerian soldadutza egitera joatear den gizona, eta bere beldurren berri emango dio berehala.
Zinema frantsesaren film onenetakoa kontsideratua, Nouvelle Vague delakoaren “amona” errebelde eta feminista izandako Agnes Vardà zinemagilearen bigarren lana da honakoa.
Vardàk, bizitzari eskainitako kantu bat sortzen du film honetan, protagonistak bere hauskortasun izugarria deskubritzen duenean. Hala, bizitzarekiko maitasunari, umiltasun ezari eta heriotzari buruzko hausnarketa egiten du, bere edertasunaz bakarrik arduratzen den eta heriotzaren beldur den Cleo neska fribolo eta gogaikarriaren talaiatik.
1962 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala