Zuzendaria: Francis Ford Coppola

Urtea: 1974

Iraupena: 113 min.

Herrialdea: AEB

Generoa: Thrillerra | Drama | Espioitza

 

Harry Caul zaintzan eta segurtasun-sistemetan espezialista gisa ospe handia duen detektibe ezagunaren zerbitzuak kontratatuko ditu enpresaburu handiki batek bere emazte gaztea ikertzeko. Misioa, lehen begiratuan, ulertezina da bere kategoriako aditu batentzat. Izan ere, bikoteak ez du inolako interesik.

Hala, Harryk bere lana amaitutzat joko du berehala, harik eta kasuaren hutsalkeriaren atzean zerbait arraroa ezkutatzen dela ohartuko den arte. Izan ere, bere bezeroak ez du bere burua identifikatu nahi, bitartekari bidezko harremanak egiten ditu beti… Laster, egoerak gain egingo dio,  jakinmin aseezinaz, ehiztari ehizatua bilakatuko den arte.

Francis Ford Coppolak idatzi, ekoitzi eta zuzendutako film estatubatuarra da, eta zendu berri den Gene Hackman, John Cazale, Teri Garr eta Cindy Williams aktoreak ditu protagonista. AEBko eta nazioarteko sari zinematografiko garrantzitsuak jaso zituen, eta 1995az geroztik Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiko National Film Registryn gordeta dago.

Michelangelo Antonioniren ‘Blow-Up (Deseo de una mañana de verano)’ (1966) filmean inspiratuta dago, zeina, aldi berean, Julio Cortazar idazlearen ‘Las babas del diablo’ kontakizunean oinarritzen den.

 

1975 | Oscar sariak: Hiru hautagaitza, tartean, film, eta jatorrizko gidoi onenarenak

1975 | BAFTA sariak: Muntaia-lana onenaren eta Soinu banda onenaren sariak

1975 | Urrezko Globoak: Lau hautagaitza, tartean, film, zuzendari eta gidoi onenarenak

1974 | Cannesko Zinemaldia: Urrezo Palma