Lau saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. Nazioarteko film luze interesgarriak pantailaratzeaz gain, XII KORTeN! ataleko film laburra sorta berria ere erakutsiko dute.
Indautxuko erdigunean kokatutako Carmen aretora hurbilduko direnek film luze, labur eta gonbidatuen tertuliez gozatzeko parada izango dute, Fas Zineklubaren eskutik. 2020ko ikasturtetik, gainera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.
Lau saio hartuko ditu bere gain 2025eko martxoko programazioak:
- Martxoak 4 | Bird (Andrea Arnold, 2024) – Gonbidatua: Juanjo Ortiz
- Martxoak 11 | Libertad (Clara Roquet, 2021) Mugarik Gabeko Ekonomilariekin eta Ekonomisten Euskal Elkargoarekin elkarnaean antolatutako saioa – Gonbidatua: Anne Gobbeti
- Martxoak 18 | Evil Does Not Exist (Ryûsuke Hamaguchi, 2023) + XII KORTeN!: El tercer paisaje (Julen Etxebarria)
- Martxoak 25 | Abiding Nowhere (Tsai Ming Liang, 2024) + XII KORTeN!: Los invitados de Amaia (George Todria) – Gonbidatuak: George Todria eta Lorenzo Damián García
Ohi bezala, Bilboko Indautxu Plazan dagoen El Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.