Baluarte Jauregiko Luneta aretoan egingo dituzte pitch saioak 2024-2025 deialdian hautatutako 15 sortzaileek.
Doklab formakuntza programak gaur emango dio amaiera hirugarren edizioari. Arena Comunicación ekoiztetxeak, Intermon Oxfam, Golem eta Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiarekin elkarlanean, dokumentalista berrien ahotsak bildu, esploratu eta audientzia globalari helarazteko asmoa du egitasmoak. ICAA Espainiako Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren finantziazioa du, NextGenerationEU-ren baitan.
Goizean goiz, 10:00etan, ekin diote programan hautatutako 15 sortzaileek beren proiektuak aurkezteari, izan ere, 19. Punto de Vistaren baitan, Baluarte Jauregiko Luneta aretoan bildu dira pitch saioak gauzatzeko.
Jarraian dituzue hizlariak: Víctor Cervantes (Espainia), Jackie Padilla y Manuel Acuña (Mexiko), Daniela Reyes (Kolonbia), Lara Jacoski (Brasil), Papu Curotto (Argentina), Elsa Casademont (Espainia), Paula Schargorodsky (Uruguai), Pamela Rendón y Javier Ávila (Mexiko), Isabel Otálvaro (Kolonbia), Karla Reyes (Mexiko), Esther Vital (Espainia), Roberto Ortiz (Mexiko) y Ana González (Espainia).
Horiek guztiek Oltzako Jauregia izan zuten egoitza 2024ko irailaren 2tik 15era bitartean, eta egonaldian proiekzioak, tailerrak, topaketak eta beste hainbat jarduera izan dituzte. Bigarren fasean, sortzaileek sei hilabetez, proiektuok garatu dituzte, eta horien online jarraipena egin dute sektoreko profesionalek. Bada, gaur, aurkezpen publikoak egingo dituzte.
Doklab Navarraren hirugarren edizioan parte hartuko duten dokumentalisten proiektuak ebaluatzeko ardura izango dute ondoko profesionalek: Ana Mª Peláez (RTVE), Elodie Mellado (Filmin), Leire Ariz Producciones del KO) eta Marias Recarte (En Cero Coma).