Film labur bat duzu eta ez dakizu zer egin harekin? GOLEM exhibidorearen GO! ekimenari esker, Bilboko zein Iruñeko zinema-aretoetan aurkez dezakezu lana.
GOLEM zinema banatzaile eta zinema-areto kateak zinemagile hasiberrien ibilbidea proiektatu asmoz sorturiko GO! ekimena aurkeztu berri du. Honen bidez, film laburrak pantaila handian estreinatzeko baliabideak eskainiko dituzte Iruñeko Golem Yamaguchin, Burgosko Van Golem, Bilboko Golem Alhóndiga eta Madrilgo Golem zinema-aretoetan.
Proposamenak jasotzeko deialdia zabalik
Bere ibilbidea proiektatzen ari den edozein egilek kontrata dezake film labur baten proiekzioa aipaturiko GOLEM taldeko zinema-aretoetako batean, horretarako dagokion mail helbidera idatzita (golem.pamplona@golem.es / golem.bilbao@golem.es).
Aretoak, bere partetik, film labur horiek aztertu eta hautatzeko eskubidea izango du eta, onartzekotan, laguntza-teknikoa, kopiaren azterketa, mikrofonoak eta jarduera behar bezala garatzeko bestelako elementuak jarriko ditu erabiltzailearen eskura. Gainera, oinarrietan jaso dute saioak, ahal dela, ostegunetan egingo liratekeela; 19:00etatik 20:00etara edota 20:00etatik 21:00etara.
— Nola gauzatu beharko dira saio horiek?
- Elkartu senideak, ikaskideak, lagunak, lagunen lagunak…
- Saldu sarrera 3,50€-an.
- 30 lagun lortzen badituzu, 0€-an aterako zaizu emanaldia eta 31. sarreratik aurrera lortutako dirua, zuretzat
Ez duzula hainbeste elkartuko? Ez dio axola. Elkartu beste zinemagile batzuen film laburrekin, eta lortu ikusle gehiago. Ezin errazagoa.
Ikusi ekimenaren xehetasunak, HEMEN.