Otsailaren 26an gauzatuko dute, 19. Punto de Vista jaialdiaren baitan. Sormena, ekoizpena eta banaketa izango dituzte hizketagai, eta aurrenekoz online jarraitu ahalko dira.

napardocs 2025-zinea

Gaur abiatu duten Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren 19. edizioaren baitan industriako profesionalei eskainitako jardunaldi berezia egingo da otsailaren 26an. Festibalak berak, NAPAR – Nafarroako Ekoizleen Elkarteak elkartearekin batera antolatuta, hiru mahai-inguru hartuko ditu Baluarte Jauregiko Luneta aretoak. Aurten, berrikuntza gisa, online jarraitu ahalko dira.

09:30etik 10:30era egingo dute ekoizpenari buruzko lehen enkontrua, eta Florence Girotek gidatuko du. Duela 20 urtetik baino gehiagotik komunikabideen nazioarteko industriaren ezagutza sakona duen aholkuari independentea da, eta ezin hobeto ezagutzen ditu komunikabideen erronka nagusien estrategia eta politika.  McGill Unibertsitateko, Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko eta Bruselako Unibertsitate Askeko irakaslea da. Jaialdien arduraduna da FIAPF erakundean: mundu mailako irismena duen zinema eta telebista ekoizleen erakunde bakarra da. Kontinente guztietako zinema eta telebistako ekoizpen industriek komun dituzten interes ekonomiko, juridiko eta arauzkoak ordezkatzen ditu. 27 herrialdetako ekoizleen 34 erakunderekin, FIAPF erakundeak ezagutzak eta informazioa trukatzeko plataforma gisa funtzionatzen du urte osoan. FIAPF erakundearen funtsezko beste zeregin bat da jaialdiek ekoizleei, industriari eta tokiko eta munduko publikoari esperientzia onena eskaintzeko egiten dituzten ahaleginak bultzatzea. Nazioarteko zinema jaialdiak egiaztatzeko programa mundu osoko 45 zinema jaialdi baino gehiagoren arteko bilera bakarra da, eta besoz beso lan egiten dute ekoizleekin eta eskubideen titularrekin, filmen onerako (Berlin, Busan, Cannes, Shanghai, Sydney, Tokio, Toronto, Venezia…).

Daniela Hanusová komisario eta ikertzaileak hartuko du hitza 11:00etatik 12:00etara. Proiektuen zuzendaria eta DAFilms.com nahieran dokumentalen plataformaren erosketen arduraduna; ART* VR – Festival de Realidad Virtual y Arte Inmersivo jaialdiaren zuzendari exekutiboa ere bada. Zinema-ikasketetan eta genero-ikasketetan prestakuntza akademikoa du, eta zinema-jaialdietan eta ingurumen-iraunkortasunerako, genero-berdintasunerako, aniztasunerako eta inklusiorako estrategietan jartzen du arreta

Azkenik, sorkuntzaz arituko da hizketan Miñuca Villaverde, zinemagile eta idazle kubatarra. 12:30ean ekingo diote saioari, eta 13:30era arte luzatuko da. Aktore eta gidoilari lan egin zuen Kubako Zinema Institutuko (ICAIC) zenbait ekoizpenetan, eta horien artean daude, besteak beste, El parque (1963, dokumentala) eta Elena (1964, fikzioa). 1965ean erbesteratu ondoren, Blanca Puntica, a girl in love (1973, Creative Artists’ Program Service CAPS zerbitzuaren Individual Independent Fellowship Award saria), To my father (1973) eta Poor Cinderella, still ironing her husband shirt (1978) film laburrak zuzendu zituen, New Yorkeko zinema esperimentalaren agertokiarekin lotuta. Marieleko exodoko kanpamendu bati buruzko Tent City (1980) dokumentala da kubatar ikus-entzunezko artistak diasporan egindako lan aintzatetsienetako bat. Fue una gran fiesta (2009, Fernando Villaverderekin batera) eta Los días de la coleccionista (2010) liburuak argitaratu ditu.

Fernando Villaverde, zinemagile eta idazle kubatarra. Kubako Zinema Institutuko (ICAIC) errealizadorea izan zen, eta han, El parque (1963, dokumentala) eta Elena (1964, fikzioa) film laburrak zuzendu zituen, bai eta El mar fikziozko film luzea ere (zentsura tarteko, ekoizpena eten behar izan zuen). 1965ean erbesteratu ondoren, New Yorkeko zinema esperimentalaren agertokiarekin lotu zen, eta Apollo, man to the moon (1970) eta A Lady’s Home Journal (1972) film laburrak egin zituen. Idatzi dituen liburuen artean nabarmentzekoak dira Los labios pintados de Diderot (Letras de Oro saria, 1992) eta La irresistible caída del muro de Berlín (2016).