Zinea eta musika zikloaren baitan La marsellesa de los borrachos (Pablo Gil Rituerto, 2024) dokumentala pantailaratuko dute larunbatean. Ostean, Amorantek kontzertua eskainiko du.

zinea_eta_musika-la_marsellesa_de_los_borrachos-zinea

Arte diziplina ugari lantzen dira Donostiako Tabakalera zentroan uneoro, eta horiek gurutzatzeko tartea hatzen dute sarri. Bada, musika kontzertuetarako areto bilakatu ohi du Tabakalerak aldiro bertako zinema aretoa, eta hala izango da asteburuan ere.

Pablo Gil Rituertok zuzendutako La marsellesa de los borrachos (2024) dokumentala ikusteko aukera eskainiko dute otsailaren 22an, 19:00etan hasita. Proiektua ZINEBI Networking 2022 sarirako hautagai izan zen, eta behin onduta, iazko SEMINCI – Valladolideko Nazioarteko Zinema Jaialdian ikusi zuen argia. Otsailaren 14an izan du estreinaldi komertziala.

Ondokoa kontatuko du La marsellesa de los borrachos-ek: udan filmaketa talde bat Espainiako iparraldeko errepide eta herrietan zehar ibiltzen da. Cantacronache taldeak egindako ezkutuko bidaiaren urratsei segika dabiltza; 1961eko udan, Francoren diktadura garaian, erresistentziaren abesti herrikoiak bildu zituen.

Bada, Nacho Vegas, María Arnal, Amorante edota Labregos do tempo dos Sputniks taldeek berrinterpretatuko abestiak entzun ahalko dira dokumentalean, eta hain zuzen ere, Amorantek berak kontzertua eskainiko du Tabakaleran. Filmaren emanaldiaren ostean aurreratuko da agertokira.