Streaming plataforma ezberdinetan euskaraz aurki daitekeen edukiaren berri ematen duen ZER NON IKUSI webgunearen arduradunek sakelako telefonoan, tabletan eta telebista adimendunetan erabil daitekeen ZNI aplikazioa sortu dute. Martxan da jada, Google Play tokian eskuragarri.
Gazte zein helduen kontsumo aukerak irauli eta horietan eragiteko helburuarekin sortu zuten 2022an ZER NON IKUSI webgunea. Ikus-entzunezkoak kontsumitzeko modua aldatu egin da. Streaming plataformek areagotu egin dute eskaintza, baina sarri gertatu bezala, euskarak izan ohi duen tokia ez dator bat euskal hiztunen kopuru edota eskaerarekin. Bada, batean zein bestean aurkitu daitezkeen filmak kontsultatzeko aukera ahalbidetu zuen egitasmoaren sorrerak: “Hainbat plataforma ditugu, baina euskarazko edukiak aurkitzea ez da batere erraza. Hori erraztera gatoz!”.
Orain arte, webgunea baino ez zuten, baina, aurrerantzean, aplikazio bidez ere egongo da erabilgarri. Izan ere, sakaleko telefonoan, tabletan edota telebista adimendunetan instalatzeko sortu dute ZNI aplikazioa. Martxan da jada, eta doan deskarga daiteke Google Play denda digitalean.