Britainia Handiko Zinema Akademiak urteroko aitortzak banatu ditu asteburuan. Edward Bergerrek zuzendutako filmak lau errekonozimendu lortu ditu, eta Oscar sarietarako indarberrituta atera da.

BAFTA sariak 2025-zinea

Faboritoa zen, eta sorpresarik ez da izan: 72. Donsotia Zinemaldiko sail ofizialean aurkeztu zen Conclave filma nagusitu da 78. BAFTA sarietan. 12 hautagaitza zituen Edward Bergerren thriller eklesiastikoak eta lau aitortza irabazi ditu. Aipatutakoaz gain, film britainiar onenarena, egokitutako gidoi onenarena eta muntaketa onenarena bereganatu ditu.

Oscar sarien aurrekari izan ohi da Britainia Handiko Zinema Akademiaren gala, eta hain zuzen ere Hollywoodeko gaualdi garrantzitsuena du begi bistan orain Conclavek. The Brutalist (Brady Corbet), Emilia Pérez (Jacques Audiard) eta Anora (Sean Baker) lanekin batera, estatuatxo preziatuena lortzeko kinieletan sartu da.

KRITIKA | CONCLAVE: Eliza bera ezbaian

Corbet izendatu dute zinemagile onena, eta bere proiektu handinahiko protagonista den Adrien Brody gizonezko aktore onena. Argazi-zuzendaritza onenaren eta soinu banda onenaren sariak ere bereganatu ditu.

KRITIKA | THE BRUTALIST: Iraganaren presentzia

Aldiz, emakumezko aktore nagusi onena izan da Bakerren laneko Mikey Madison gaztea, are, aktore-taldearen aukeraketa saritu dute ere. Audiarden film musikala, bestalde, ingelesaz besteko lan onena dela ebatzi dute akademikoek, eta Zoe Saldaña taldeko emakumezko aktore onena.

KRITIKA | ANORA: Duintasunaren ispilu-jokoa

KRITIKA | EMILIA PÉREZ: Indarkeriari iskin egitearen ilusio faltsua

Berritasun gisara, iazko abuztuan, BAFTA sariketako antolatzaileek berretsi egin zuten 2025eko ekitaldian haur eta familia giroko lan onena saritzeko kategoria sortuko zutela. Eta hala izan da: Wallace and Gromit: vengeance most fowl (Nick Park) komedia gailendu da.

BBC One telebista kateak eta BBC iPlayer streaming plataformak eman otsailaren 16an eman dute BAFTA 2025 sarien ekitaldia, hau baina ez da zuzenean izan. Bada, galara bertaratutako  kazetariei esker telebistako emisioaren aurretik jakina zen irabazleen zerrenda.

Ikusi irabazleen zerrenda osoa, HEMEN.