Zuzendaria: Isabel Coixet
Urtea: 2023
Herrialdea: Espainia
Generoa: Drama | Landa bizitza
Hiriko bizimodu itogarritik ihes eginda, hogeita hamar urteko Natek Espainiako landa-eremu bete-betean aurkituko du babesa, La Escapa izeneko herri txikian.
Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek konpainia bakarrarekin, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko du, halakorik egingo zuela pentsatuko ez bazuen ere. Topaketa arraro eta ilun horretatik pasio obsesibo aseezin bat sortuko da. Nat erabat suntsituko du eta zer motatako emakumea den zalantza egitera bultzatuko du.
Isabel Coixet lehen aldiz aritu zen 2023an Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorraren lehian, Un amor, Sara Mesa idazlearen fenomeno literarioaren pantailaratzea den lanarekin. Mesak bere literatura bereizgarriarekin eraikitako desiren, beldurren, misterioen, aurreiritzien eta obsesioen nahasketa ilunaren egokitzapena baita filma: emakumezko baten desiretan egindako murgiltzea; botere maskulinoaren eta horri aurre egiten dion subertsioaren inguruko errelatoa.
Eleberri bat egokitu beharra beti da erronka, eta -liburua irakurri duen orok ulertuko du- istorio hau ezaugarritzen duten milaka ñabardurek eta pultsioek erruz zailduko zioten lana zuzendariari. Horrekin ere, Coixetek bere eremura eraman du istorioa, hutsik egin gabe. Are gehiago, bilatu nahi dituenarentzat, printza berriak ere gehitu dizkio.
2023 | Donostia Zinemaldia: Taldeko Aktore Onenaeren saria (Hovik Keuchkerian); Feroz Zinemaldia saria
2023 | Zinema Iberoamerikarraren XI. Platino Sariak: Emakumezko aktore onenaren saria (Laia Costa)
2024 | Zinemagintza Kataluniarraren Gaudi Sariak: Egokituriko Gidoi Onenaren saria (Isabel Coixet, Laura Ferrero)
#Kritika | ‘UN AMOR’: Zakurrak ez al du zaunkarik egiten?