Gamboa – Ekologia eta Ingurumen Zinemaldian parte hartu duten sei film labur eskainiko dituzte larunbatean, Kuartango Lab Antzokian. 19:15ean hasiko da saioa, eta emanaldien ostean solasaldia egongo da.

ecozine-kuartango-zinea

Ingurumen gaiak jorratzen dituzten eta gure ekintzen eraginean kontzientziatzen laguntzen duten film laburren hautaketaz gozatzeko aukera egongo da bihar, otsailaren 15ean, Zuatzu-Kuartangoko Kuartango Lab Antzokian. Eco-Cine Itinerante izenpean, sei lan pantailaratuko dituzte.

Gamboa – Ekologia eta Ingurumen Zinemaldian parte hartu duten lanak egongo dira 19:15ean hasita ikusgai, eta ostean solasaldia egongo da: “Proiekzioaren ondoren, eztabaida gune bat egongo da, gaien inguruan hausnartzeko”.

Jarraian duzue film laburren zerrenda:

  • Camino Roya. Un mapa de ida y vuelta (Rocío Rodríguez)
  • Bidea / Gamboa camino final (Ramón Aguirrezabal)
  • EAT (Lorenzo Carbonell Zaragoza)
  • NANA (Alberto Matabuena)
  • The Weeds (Ciro Izurrategui)

Ni rastro de los saltamontes (Iker Aguirre Vea-Murguía)