Goya sariak bultzatzeko kanpainaren aipamen bereziaren bigarren zatiaren ebazpena iragarri berri du Zineuskadi Elkarteak, fikziozko eta animazioko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapenerako eta publizitaterako laguntzen baitakoa.
2024ko martxoaren 11ean, fikzio eta animaziozko film luze zinematografikoen eta sormenezko dokumentalen sustapen eta publizitaterako laguntzen 2024ko deialdia argitaratu zen Zineuskadi Elkartearen webgunean, eta, bertan, aipamen berezia egin zitzaion Goya sariak sustatzeko kanpainari. Finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu eta laguntzen lehenengo zatiaren ebazpena argitaratu zuten iragan azaroan.
Bada, deialdi berezi horren bigarren zatiaren ebazpena argitu dute oraingoan, 2024ko azaroaren 5eko hitzarmenari dagokiona. Aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean, laguntza bakarra banatu dute:
- Sultana Films SL – La mujer ilustrada – 700,00€
Ikusi ebazpen agindua xehe, HEMEN.