Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren merkatuetan, azoketan eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko ikus-entzunezkoen profesionalentzako laguntza-deialdiko bigarren zatiaren ebazpena plazaratu du Zineuskadi Elkarteak.

Zineuskadi Elkarteak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan, egokitzat jo du beste urte betez ikus-entzunezkoen jardun profesionala babestea, besteak beste, EAEtik kanpoko ikus-entzunezkoen sektorearekin lotutako azoka, merkatu eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko dirulaguntzak emanez. Helburu hirukoitzari erantzuten dio estrategia horrek: sektoreak nazioartekotzeko egiten duen ahalegina bultzatzea; kultura-ekoizpenei koprodukzioa bezalako irtenbide komertzial berriak bilatzea; eta EAEko kultura-eragileen eta nazioarteko eragileen arteko topaketak eta trukeak sustatzea.

Bada, 2024ko bigarren seihilekoan, EAEtik kanpo egindako ikus-entzunezkoen sektoreko merkatu, azoka edo ekimen profesionaletara egindako parte-hartzeak babestu ditu deialdiak, alegia, joan-etorri bidaiak (garraioa, kilometrajea…), ostatua eta mantenu-dietak. Presentzia onlinekoa izan den kasuetan, halaber, taldeko edo enpresako bi ordezkariren akreditazioa ordaindu da.

Bada, finkatutako oinarriei jarraiki, aurkeztutako eskaerak eta dokumentazio guztia aztertu ostean, Balorazio Batzordeak aurkeztutako proposamenak ebaluatu eta honako ebazpena plazaratu du:

MERKATUETARA JOATEKO EMANDAKO LAGUNTZAK

  • A film to kill for s. coop. P – 796,84€
  • Al borde films s.coop. pequeña de iniciativa social – 136,97€
  • Bixagu Entertainment SL – 1.871,97€
  • CSC Films S.L. – 854,49€
  • Dibulitoon Studio SL – 1.514,15€
  • Esrec produkzioak – 1.871,03€
  • Imanol Ortiz López – 1.672,92€
  • Laura Lizuma – 514,09€
  • Media Attack Group SL – 1.507,26€
  • Paloma Hernández González – 205,04€
  • Pausoka Entertainment – 1.477,14€
  • Prime Time Media S.L. – 1.522,45€
  • Sergio Azkarate Maestro – 988,78€
  • Soul Pictures SL – 1.091,50€
  • Señor y Señora S.L. – 701,11€
  • Uniko Estudio Creativo S.L. – 2.284,24€
  • Vitrine Filmes SL – 1.559,63€
  • Zinea Sortzen SL – 1.635,82€

INKUBAGAILU ETA LABORATEGIETARAKO EMANDAKO LAGUNTZEN ZERRENDA

  • Bixagu Entertainment SL – 500€
  • Garabi Films SL – 500€
  • Imanol Ortiz López – 500€
  • IZAR Films Europe S.L. – 500€

 

Ikusi ebazpena xehe, HEMEN.