Inoiz gertatu gabekoa gertatu da 2025eko sariketa-ekitaldian; film onenaren saria ex aequo banatu du Espainiako Zinema Akademiak. ZINEAn palmaresa osatu duten hainbat filmen kritikak irakur ditzakezue, euskara hutsean.
Otsailaren 8an ospatu dute 2025eko Goya sarien ekitaldia, Granadako Ekitaldi Jauregiko García Lorca aretoan. Maribel Verdú eta Leonor Watling aktoreek aurkeztu dute gala, eta guztira, 30 aitortza banatu dituzte, ohorezko eta nazioarteko Goyak barne.
Historian aurrenekoz bi filmek lortu dute pelikula onenaren saria, Espainiako Zinema Akademiak ex aequo erabaki baitu La infiltrada (Arantxa Echevarria) eta El 47 (Marcel Barrena) nabarmentzea, baina gainerako errekonozimenduak esperotakoak izan dira.
ZINEAn 2025ko Goya sarietan saritu dituzten hainbat filmen kritikak irakur ditzakezue, euskara hutsean.
Jarraian dituzue palmaresa eta kritikak:
- Film onenak (ex aequo): La infiltrada(Arantxa Echevarria) eta El 47 (Marcel Barrena)
- Zuzendari onenak: Isaki lacuesta eta Pol Rodriguez (Segundo Premio)
- Emakumezko aktore protagonista onena: Carolina Yuste (La infiltrada)
- Gizonezko aktore onena: Eduard Fernandez (Marco)
- Jatorrizko gidoi onena: Eduard Sola (Casa en flames)
- Egokitutako gidoi onena: Pedro Almodovar (La habitación de al lado)
- Taldeko emakumezko aktore onena: Clara Segura (El 47)
- Taldeko gizonezko aktore onena: Salva Reina (El 47)
- Aktore berri onena: Laura Weissmahr (Salve Maria)
- Zinemagile berri onena: Javier Macipe (La estrella azul)
- Soinu banda onena: Alberto Iglesias (La habitación de al lado)
- Abesti onena: Los Almendros, Antón Álvarez eta Yerai Cortés (La guitarra flamenca de Yerai Cortés)
- Dokumental onena: La guitarra flamenca de Yerai Cortés (Antón Álvarez)
- Animaziozko film onena: Mariposas negras (David Baute)
- Animaziozko film labur onena: Cafunè (Carlos Fernnández de Vigo eta Lorena Ares)
- Film labur dokumental onena: Semillas de Kivu (Carlos Valle eta Néstor López)
- Fikziozko film labur onena: La gran obra (Álex Lora)
- Ekoizpen zuzendaritza onena: Carlos Apolinario (El 47)
- Arte zuzendaritza onena: Javier Albariño (La virgen roja)
- Argazki zuzendaritza onena: Edu Grau (La habitación de al lado)
- Soinu onena: Diana Sagrista, Eva Valiño, Alejandro Castillo eta Antonin Dalmasso (Segundo premio)
- Muntaketa onena: Javi Frutos (Segundo premio)
- Jantziteria onenaren saria: Arantxa Ezquerro (La virgen roja)
- Ile-apainketa eta makillaje onenaren saria: Karmele Soler, Sergio Pérez eta Nacho Díaz (Marco)
- Efektu berezi onenak: Laura Canals eta Iván López Hernández (El 47)
- Europako film onena: Emilia Perez, Jacques Audiard (Frantzia)
- Iberoamerikako film onena: Ainda estou aqui, Walter Salles (Brasil)
- Ohorezko Goya saria: Aitana Sánchez-Gijón
- Nazioarteko Goya saria: Richard Gere