Otsailaren 10etik 12ra bitartean hiru dokumental pantailaratuko dituzte, 19:00etan hasita. Saioak proiektu bakoitzeko zuzendari edo ekoizleeek aurkeztuko dituzte.

Zinema eta memoria-2025-Golem Baiona-zinea

San Fermines 78 gogoan! elkarteak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoak Zinema eta Memoria zikloa hartuko du otsailaren 10etik 12ra bitartean. Hiru film pantailaratuko dituzte, eta denen emanaldiak 19:00etan hasiko dituzte. Egun bakoitzerako sarrerak 5 euro balio du.

Lehenengo saioa Pepe Viyuela Castillo umoregileak aurkeztuko du. Eskainiko duten Un viaje hacia nosotros (Luis Cintora) dokumentalaren sustatzailea eta ekoizlea da, bertan aktore lanetan ere aritu da, 1939ko eta gaur egungo errefuxiatuekin batera.

Viyuelak (des)memoria familiar eta soziala hausten du bertan, Gervasio Viyuela Inza bere aitatxiren ibilaldia berreskuratuz. Izan ere, Gervasio soldatu errepublikanoa izan zen, 1939an garaitua, erbesteratua eta Gurs-eko kontzentrazio-esparruan sartua. Errefuxiatu haien tragedia lotuko du, egun, Tindufeko eremuetan, nekez bizi diren milaka errefuxiatu sahararren errealitate latzarekin. Pepe beraren eta eremu horietan kooperante aritzen den Camila alabaren hurbiltze pertsonalek salatzen dute gaur eta hemen herri sahararrak jasaten duen errealitatea.

Bigarren saioan Pantalones a la luna. La desbandá (Paula García-Pozuela Aihjón) emango dute, zuzendariak berak eta Begoña Vesga Allende ekintzaile feminista, memorialistak eta La Huía/la Desbandá ekimeneko partaideak aurkeztuta.

1937ko otsailean, armada frankistak hiria hartzear zuenean, Malagako populazioak Almeriarantz egin zuen ihesaldiari buruzkoak kontatuko ditu. Soinean zeramatenarekin bakarrik alde egin zuten 150.000 pertsonek, armada frankistak bonbardatu eta metrailatzen zituzten bitartean. Ihesaldiari La desbandá izena paratu zioten.

Azkenik, Sacar a la Luz. La Memoria de las Rapadas (Art Al Quadrat eta María Dolores Martín-Fontecha Martín Consuegra) lanak emango dio amaiera Zinema eta Memoria zikloari. Saiora zuzendariak bertaratuko dira.

Dokumentalak islatzen du frankismoan kaskamotz utzitako emakumeen memorien kontakizuna. Emakume errepresaliatuen eta bertatik egitateak bizitu zituzten seme-alaben testigantzen bitartez, bai eta emakume horien memoria jaso duten ahaideen, eta gertatutakoa testuinguruan paratzen duten ikertzaileen bitartez ere, ikustarazten da belaunaldiz belaunaldi iragan den sufrimendua, haien bizitzak markatu dituena. Dokumentalak gaitu emakume horiek oroitzeko memoria berri bat sortzeko gaur dugun eginkizunaz hausnartzera bultzatuko du ikus-entzulea.