Zuzendaria: Bego Vicario

Urtea: 2016

Iraupena: 5 min.

Herrialdea: Euskal Herria

Generoa: Animazioa | Esperimentala

Agate Deunaren bezperaz, euskal tradizioan, jendea etxez etxe ibiltzen da festa giroan, bastoien erritmoan bertsoak kantatuz. Bada, Maialen Lujanbio bertsolariak, ospakizunaz baliatuz, genero indarkeriaren salaketa egin zuen Euskadi Irratiko Faktoria saioan.  Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatu zituen, bai eta hura gainditzeko ezintasuna ere.

2016an, kopla hauek oinarri hartuta film labur bat osatu zuten. Begoña Vicariok koordinatutako animaziozko proiektua da honakoa eta, bertan, hogei euskal artista gaztek – Kote Camacho, Izibene Oñederra eta Aitor Oñederra tartean- parte hartu zuten animazio teknika ezberdinak erabiliz.

2016 urteko KIMUAK katalogoko film hautatuetako bat izan zen eta, besteak beste, Rotterdamgo zinemaldian aurkeztu zuten.

Jarraian ikus dezakezue osorik: