Zinema dokumentalari eskainitako Europako zazpi zinemaldi garrantzitsuenei batuko zaie aurten Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdia.

Punto de Vista-Doc Alliance-zinea

Doc Alliance sareak 2024ko abenduan egindako ohiko bileran eman zioten zazpi bazkideek ongietorria Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiari, izan ere, 2025eko gonbidatua izango da. CPH:DOX, Doclisboa, DOK Leipzig, FIDMarseille, Ji.hlava IDFF, Millennium Docs Against Gravity FF eta Visions du Réel dira kideak,

Zinema dokumentalari eskainitako Europako zinemaldien sarearen ekitaldi eta bileretan parte hartu ahalko du. Horietan, hezkuntza jardunak, talentu hasiberrien babesa, XR programazioa, programazio inklusiboa eta jasangarritasuna izango ditu Doc Alliancer sareak hizpide. Gainera, jaialdi bazkide eta gonbidatu bakoitzak film labur bat eta film luze bat izendatuko dute Doc Alliance sarirako.

Maiatzean argituko dute zerrenda, eta irabazleak Cannes Docs jaialdian aurkeztuko dira (Marché du Film, maiatzak 13–21).

Hainbat jarduera, Iruñean

Otsailaren 24tik martxoaren 1era bitartean ospatuko du Punto de Vistak 19. edizioa, eta bere egitarauren barruan, Doc Alliance sarearekin lotutako zenbait jarduera egingo dira. Hilaren 28an, iazko Doc Alliance saria jaso zuen The Landscape and the Fury lana proiektatuko dute.

Egun berean, Millennium Docs Against Gravity FF jaialdiak bazkide diren festibaletako hezkuntza jardunei buruzko ikuspegi orokorraren berri emango du, luzera begirako ikerketa baten baitan. Sarea sareko jaialdi guztiei buruzko informazioa jasotzen joan da, hainbat arlotan arreta jarrita.  Halaber, sareko ordezkariek elkarrizketa profesionalen programa batean parte hartuko dute Espainiako zinemagileekin. Aurreko egunean, aldiz, IDMarseillek talentu hasiberriei jaialdiek nola laguntzen dieten argituko du.