Donostiako Lau Haizetara – Dokumentalen Nazioarteko Foroak FIPADOC Miarritzeko DokumentalebnNazioarteko Jaialdiarekin duen lankidetza-akordioa dela-eta, TEHRAN, AUTO-IMMUNE filma hautatu da 2025eko irailean Donostia Zinemaldiaren baitan ospatuko den topagunearen hurrengo edizioan parte hartzeko.

Christian Popp, Diane Nivoley (Frantzia) eta Afsaneh Salari zuzendariak berak ekoiztuta, Ashley Smithen koprodukzioarekin (Suedia), dokumentala nabarmendu egin da FIPADOC – Miarritzeko Dokumentalen Nazioarteko Biarritz Jaialdiaren aurtengo edizioaren “Pitchs Internationaux” atalean aurkeztutako 24 proiektuen artean, lanaren gaitasunagatik eta gai berri bat jorratzeagatik. Hain zuzen, TEHRAN, AUTO-IMMUNE lana irango hiriburuan barneratzen da, munduko kirurgia estetikoko tasarik altuena duen hiri bateko edertasun-kliniken behaketa intimoa eginaz.

Lau Haizetara – Dokumentalen Nazioarteko Fororako hautatua

Bada, Donostiako 73. Zinemaldiaren baitan izango du lanak hurrengo nazioarteko hitzordua. Hala, foroa hasi baino lehen intentsitate handiko bi jardunalditan burutuko diren tailerretan parte hartuko du hautatutako proiektuak, eta ondoren pitching saioan ere egongo da. Erreminta egokiak emango zaizkio proiektuari  One to One bilerak zein nazioarteko ikus-entzunezkoen industriako agenteekin (telebista-operadoreen eta online plataformen ordezkariak, salmenta-agenteak eta banaketa-etxeak, eta erakundeak) egingo dituen egoki erabakitzeko.

Era berean,  EPE-IBAIA / ELKARGI saria ere irabazi ahalko du, 5.000 euroko balioa duen eta produktorea sarituko duen saria, hain zuzen ere.

Aliantza honen jarraitutasunak proiektuen presentzia sustatuko du genero dokumentalean espezializatutako merkatu osagarrietan, eta, horrela, beren garapen- eta finantzaketa-prozesua osatzen ere lagunduko die.