Zuzendaria: David Lynch

Urtea: 1992

Iraupena: 192 min.

Herrialdea: AEB

Generoa: Thrillerra | Drama | Kultuzko obra

Istorioa Twin Peaks telesailaren ingurune berean kokatzen da, eta telesaila hasi aurretik jazotako gertaerak aztertzen ditu: Laura Palmer protagonistaren heriotza aurreko zazpi egunak. Hala, prekuela gisa hartua da, eta Palmerren istorioaren epilogo gisa balio du. Telesailean zegoen misterio eta nahasmen giroa sakontzen du filmak, eta David Lynchek bertan sortutako mitologia zabaltzen du.

Egunean zehar, Laura institutuko ikasle modelo popularra da. Gauez, aldiz, drogak eta sexua nagusi diren zurrunbiloak irensten du, mendekotasunak jotzeraino, Twin Peakseko basoetan bizi den Bob entearen gehiegikeriek eraginda. Baina argitasun une batean, Laura konturatzen da bere lagun bakarra, Donna, bide tragiko beretik gidatzen ari dela…

Metrajearen iraupen luzea zela eta,  eszena asko kendu zituzten azken muntaia osatzerako orduan,  telesailean agertzen ziren pertsonaia batzuen parte-hartzea erabat ezabatuz. Hori dela eta,  ez dira gutxi ezabatutako eszenak berreskuratzeko sarean sustatu diren ekimenak.

Bitxikeria gisa, Donna lagunarena da telesailekoa ez den beste aktore batek antzezten duen pertsonaia bakarra. Izan ere, Lara Flynn Boylek antzeztu beharrean (zintan parte ez hartzea erabaki zuen), Moira Kellyk ordezkatu zuen.