Juan Carlos Perez taldeko buruaren eskutik, Itoiz musika taldearen memoria arakatu dute Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak. Hego Euskal Herrian estreinatu eta astebetera, Iparraldean emango dute ere.

70eko hamarkadaren amaieran Mutrikuko mutil batek Rock-talde bat sortu nahi zuela erabaki zuen. Hamar urte beranduago, talde horrek aretoak bete eta salmenta-markak hausten zituen. Euskal musikaren panoraman erreferente bilakatu zen Itoiz. 10 urteko historia labur baina arrakastatsuaren ondoren, Juan Carlos Perezek abentura amaitutzat eman zuen. Kritikari eta zaleen harridurarako, unerik gorenean erabaki zuen ibilbidea etetea; 30 urte beranduago ezin dio haren itzalari iskin egin.

Izan ere, zer geratu da 70eko hamarkadaren erdialdean eztanda egin zuen banda hartatik? Zalantzarik gabe, bizirik dirauen kultura-ondarea. Hain zuzen, aztarna horiek guztiak biltzen saiatu da Doxa Producciones ekoiztetxea, Larraitz Zuazok, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak gidatutako proiektu dokumentalean. Juan Carlos Perez buruaren eskutik, izan zenaren eta izan zitekeenaren puzzlea berrosatzea da xedea.

100 minutuko bidaia katartikoa eta nolabait onirikoa, taldeko kide esanguratsuenekin topaketak barne hartzen dituena, ikuslearen esku utziz benetakoak diren edo Juan Carlosen barne mundukoak diren. Topaketetan inoiz eztabaidatu ez zenaz hitz egiten da, zintetan entzuten diren abesti argitaragabeak berrikusten dira eta taldearen une garrantzitsuak berpizten dira.

#Kritika | ITOIZ UDAKO SESIOAK: Oroitzapenen dunen atzetik dabil

Berriki, hilaren 24an, heldu da filma Hego Euskal Herriko zinema-areto nagusietara, eta badabil ere herriz herrikoan. Bada, Gastibeltza etxeko banatzaileei esker, Ipar Euskal Herrian ere izango da ikusgai datozen egunetan:

  • Otsailak 1 | BAIONA – 18:30, L’Atalante (Ondoren, Foisis Jaunen kontzertua izango da Zizpa Gaztetxean)
  • Otsailak 1 | URRUÑA – 17:00, Itsas Mendi
  • Otsailak 2 | URRUÑA – 11:00, Itsas Mendi
  • Otsailak 2 | DONIBANE LOHIZUNE – 19:30, Le Sélect
  • Otsailak 3 | URRUÑA – 13:30, Itsas Mendi
  • Otsailak 4 | DONIBANE LOHIZUNE – 18:15, Le Sélect
  • Otsailak 5 | KANBO – 20:30, L’Aiglon
  • Otsailak 6 | DONIBANE LOHIZUNE – 19:30, Le Sélect
  • Otsailak  8 | DONIBANE LOHIZUNE – 18:15, Le Sélect
  • Otsailak 9 | HENDAIA – 18:00, Les Variétés (Ondoren, solasaldia zuzendariekin)
  • Otsailak 9 | GETARIA – 20:30, Getarienea (Ondoren, solasaldia zuzendariekin)
  • Otsailak 10 | KANBO – 18:00, L’Aiglon
  • Otsailak 10 | DONIBANE LOHIZUNE – 20:45, Le Sélect
  • Otsailak 14 | MAULE – 21:00, Maule Baitha
  • Otsailak 14 | BAIONA – 21:00, L’Atalante
  • Otsailak 15 | BAIONA – 19:00, L’Atalante
  • Otsailak 16 | BAIONA – 14:00, L’Atalante
  • Otsailak 15 | DONAPAULE – 21:00, St Louis (Ondoren, Foisis Jaunen kontzertua izango da aretoaren 10. erteurrena ospatzeko)
  • Otsailak 15 | DONAPAULE – 20:30, St Louis
  • Otsailak 18 | MAULE – 20:30, Maule Baitha
  • Otsailak 20 | HAZPARNE – 20:30, Haritz Barne
  • Otsailak 21| DONIBANE GARAZI– 21:00, Le Vauban
  • Otsailak 23 | BAIONA – 15:00, L’Atalante
  • Otsailak 23 | HENDAIA – 19:00, Les Variétés (Ondoren, Foisis Jaunen kontzertua)
  • Otsailak 23 | HAZPARNE – 20:30, Haritz Barne
  • Otsailak 24 | BAIONA – 21:00, L’Atalante
  • Otsailak 21| DONIBANE GARAZI– 20:30, Le Vauban
  • Martxoak 2 | BAIONA – 19:00, L’Atalante
  • Martxoak 4 | BAIONA – 14:30, L’Atalante

Datozen asteetan ere, Urruñan eta Miarritzen emango dute filma.