17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko lan onenak urtarrila eta apirila bitartean ikusgai izango dira Euskal Herrian.

Mendi Tour 2025-zinea

Inoizko edizio onena agurtu eta berehala, zinema, mendia eta abentura uztartzen dituen zinemaldi bilbotarrak herriz herriko ibilbidea hasi du. Urtarrilaren 15ean Xixonen izan zuten lehen hitzordua, AMA Torrecerredo klubak antolatutako 45. Nazioarteko Mendi Astearen baitan, eta 300 ikus-entzule inguru bildu ziren bertan. Ziklo ibiltaria Euskal Herrira iritsiko da orain, eta apirilera bitarteko egitaraua ere argitu dute.

Eskalada, alpinismoa, eskia, high-line, dantza bertikala, trail running, nabigazioa, bidaiak eta bestelako abenturak ezagutzeko aukera egongo da proposatutako filmetan. 17. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko lan onenak, denak ere.

Jarraian duzue 2025eko Mendi Tourreko lehen datak:

  • Urtarrilak 24 eta 31: Zangoza (Karmengo Entzutegia)
  • Urtarrilak 27-28-29: Getxo (Muxikebarri)
  • Urtarrilak 31: Ataun (Herriko Antzokia)
  • Otsailak 3-4-5-6: Iruñea (Golem Baiona)
  • Otsailak 11-12-13-14: Vigo (Udal Auditorioa)
  • Otsailak 16: Irurtzun (Kultur Etxea)
  • Otsailak 17-18-19: Donostia (Antzoki Zaharra)
  • Otsailak 21-23: Eskoriatza (Zaldibar Antzokia)
  • Otsailak 22: Otxandio (Kultur Etxea)
  • Otsailak 26-27: Leioa (Kultur Leioa)
  • Martxoak 1: Cantet d’en Berenguer (Udal Auditorioa)
  • Martxoak 6-7-8: Vielha e Mijaran (Ternua Experience)
  • Martxoak 10-11-12: Tolosa (Leidor zinema)
  • Martxoak 17-18-19: Valladolid (Broadway zinemak)
  • Martxoak 18-19: Eibar (Coliseoa)
  • Martxoak 21-28: Igorre (Lasarte aretoa)
  • Martxoak 24-25-26-27-28: Gasteiz (Vital Fundazioa Kulturunea)
  • Martxoak 31: Bilbo (Bidaiarien Txokoa-Begoñako Udaltegia)
  • Apirilak 1: Bilbo (Bidaiarien Txokoa-Santutxuko Udaltegia)
  • Apirilak 2: Agurain (Harresi aretoa)
  • Apirilak 3: Zaldibar (Udal Liburutegia)
  • Apirilak 24-25: Hondarribia (Itsas Etxea)