Gaur hasi eta hilaren 24ra bitartean, Aretxabaletako Arkupe aretoan ikusgai izango dira hiru sail lehiakorretako film labur eta bideoklipak. Solasaldiek, klase magistralek edota kontzertuek osatuko dute programa.

Huhezinema_Kartela-2024-zinea

Aretxabaletako Arkupe aretoa zinemaz blaituko da datozen egunotan. Izan ere, gaur abiatuko dute Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek antolatutako Huhezinema – Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizioa. Hiru egunez, proiekzioak, solasaldiek, klase magistralek edota kontzertuak egingo dituzte bertan.

Hiru sailetan banatuta -Sail Ofiziala, Ikasle Saila eta Bideoklip Saila- 29 obra izango dira ikusgai, aurreko edizioetan baino gutxiago: “Ikusleen onerako hartu dugun neurria izan da film kopurua murriztearena, proiekzioa luzeegia izan ez dadin”.

Bada, horiek ikusi eta baloratzeaz Aitor Oñederra animaziogile eta ilustratzailea, Maitane Carballo soinu espezialista eta muntatzailea, eta Katti Pochelu ekoizlea arduratuko dira. Aurkezleak, berriz, ondokoak izango dira. Ana Goitia (Sail Ofiziala), Jon Castañeda (Bideoklip Saila) eta Xuban Garmendia eta Oier Gastesi (Ikasle Saila).

Jarraian duzue egitaraua:

URTARRILAK 22, ASTEAZKENA:

  • 11:00-12:30 | Andrak Erramutan dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia bertako parte hartzaileekin
  • 17:00 | Bideoklip Sailaren proiekzio
  • 19:45 | Kontzertua “Lemak” taldearen eskutik

URTARRILAK 23, OSTEGUNA

  • 11:00-13:00 | Klase magistrala Aitzol Saratxagarekin (“zuzendaritza artean sakontzen”)
  • 16:00 | Ikasle Sailaren proiekzioa I
  • 17:30 Ikasle Sailaren proiekzioa II
  • 19:00 | Solasaldia Jone Arriola, Alba Lozano eta Uxue Botasekin (“lehen urratsak zineman”)

URTARRILAK 24, OSTIRALA

  • 16:00 | Sail Ofizialaren proiekzioa I
  • 17:30 | Sail Ofizialaren proiekzioa II
  • 19:30 | Sari-banaketa ekitaldia
  • 20:30 | Luntxa