Zinema globalaren onena saritzeko denboraldiak Britainia Handiko Zinema Akademiaren sariketan izango du hurrengo hitzordua, datorren otsailaren 16an. Edward Bergerren Conclave pelikula da faboritoa, 12 hautagaitza lortuta.
Oscar sarien aurrekari gisara, Britainiar zinemaren sariketa garrantzitsuenak Hollywoodeko zein munduko mailako beste film eta zinema independentearen hainbat errebelazio nahastu ditu palmares ofizialeko sariak eskuratzeko hautagaien zerrendan. Zinema Mitzi Cunliffe artistak diseinatutako antzerki-maskara itxura duen estatuatxo gutiziatua lortzeko lehiatuko dira denak, datorren otsailaren 16an.
Bada, Edward Bergerren Conclave filma nagusitu da hautagai indartsuenen zerrendan, 12 hautagaitza jasota, sari gehien eskuratzeko faborito gisara. Atzetik gertu jarraika dauka Emilia Pérez, 11 hautagaitzarekin. Berriki igaro diren Urrezko Globoetan faborito izandako The Brutalist -ek bederatzi hautagaitza pilatu ditu, eta Anora film arrakastatsu independenteak, aldiz, zazpi. Era berean, kategoria ezberdinetan nabarmendu diren beste titulu batzuk Wicked, Dune: Part Two, Gladiator II, Inside Out 2 eta The Substance izan dira.
Berritasun gisara, iazko abuztuan, BAFTA sariketako antolatzaileek berretsi egin zuten 2025eko ekitaldian Haur eta familia giroko lan onena saritzeko kategoria sortuko zutela, eta bertako hautagai Wild Robot, Flow, Kensuke ‘s Kingdom eta Wallace and Gromit: vengeance most fowl film entzutetsuak.
BAFTA 2025 sarien ekitaldia BBC One telebista kateak eta BBC iPlayer streaming plataformak emango dute, 19:00etatik aurrera (Londresko ordua).
Ikusi hautagaitzen zerrenda osoa, HEMEN.