2025eko urtarrilaren 27a izango da epemuga Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gidoiak egitera bideratutako sorkuntza deialdian proiektuak aurkezteko. 12 laguntza emango dira, 156.000 €-ko zuzkidura banatzeko.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere jardun-eremuetarako egotzita dauzkan ahalmenen barruan, eta gaur egungo gizartean sorkuntzaren sektoreak zenbaterainoko garrantzia daukan kontuan hartuta eta kultura bultzatzeak gizarteko kulturaren oparotasunari eta ekonomiari nola on egiten dion kontuan hartuta, aurreko urteetako laguntza ildo beretik jarraituko du 2024ean ere, tartean, sorkuntza bultzatzeko laguntza-neurriak aurkeztea. Asmo horretan, honako hauek izango dira babestuko dituzten jarduera-eremuak: antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak.

Bada, gurera ekarrita, 156.000 € bideratuko dituzte zinema gidoien sorkuntzara, 508.000€-ko kopuru oso batetik. Kopuru hori oinarri, 12 laguntza emango dira orotara, bakoitza 13.000 €-koa: 7 euskaraz idatzitako gidoietarako eta beste 5 gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.

Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete deialdira, beti ere, 2024. urteko kultura-sorkuntzarako dirulaguntza-modalitateren batean dirulaguntza lortu ez bazuten. Izan ere, iaz onuradun izan baziren, ezin izango dute aurtengo deialdi honen dirulaguntza-modalitate berean eskabiderik aurkeztu. Era berean, ezin izango da deialdi honetara aurkeztu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ikus-entzunezko proiektuak garatzeko dirulaguntzen 2025ko deialdira aurkezten diren proiektuak, edo kultura-sorkuntzaren deialdira birritan edo gehiagotan aurkeztu diren gidoi zinematografikoko proiektuak.

Era berean, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat hiruk zinema-areto komertzialetan erakusteko film luzeren batean gidoilari agertzen ez diren 30 urtetik beherako gidoilariek idatzitako gidoietarako izan beharko dute. Eta diruz lagunduko diren proiektuetatik bostek emakumeek idatzitakoak izan beharko dute.

Hilabeteko epea izango da eskabideak aurkezteko, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Alegia, 2025eko urtarrilaren 27a izango da epemuga.

Ikusi OINARRIAK, ARAUDIA eta TRAMITAZIORAKO IRIZPIDEAK xehe, HEMEN.