Erakundearen jardueren plangintzan eta garapenean aktiboki parte hartzeko aukera egongo da otsailaren 1ean. 2024ko balantzea egin eta 2025erako proposamenak eztabaidatuko dituzte.
GIDOI – Euskal Herriko Gidoigileen elkarteak urteroko Ohiko Batzar Nagusia ospatuko du otsailaren 1ean. Bilboko La Bolsa Eraikinean izango da (Pilota Kalea 10), 10:45ean hasita.
Erakundeak datorren urtean izango duen norabidea zehazteko hitzordura GIDOIko kideak eta interesa duten guztiak gerturatu daitezke, nahiz eta bazkide ez izan. Bada, online jarraitzeko aukera ere egongo da, ondoko estekan.
Ondoko gaiak jorratuko dituzte: 2024ko kontuak aurkeztea eta onartzea; 2025erako aurrekontua aurreikusi eta onartzea; 2025erako proiektuak eta jarduera-proposamenak; zerbitzu Juridikoaren jarduna, Maitane Valdecantosen eskutik; Zuzendaritza Batzordea berritzea; galde-eskeak.
Batzarrera joateko asmoa dutenek aldez aurretik jakinarazi beharko dute, urtarrilaren 25a baino lehen. Horretarako, mezua bidali beharko dute mensaje@gidoi.com korreo elektronikora, edota webgunean ahalbidetu duten inprimakia bete.