Balkanei, Ukrainari, Irlandari, Palestinari eta beste hamaika tokiri begiratuko diete nazioarteko gatazkak eta gerrak lehen lerroan jarriko dituen Miarritzeko FIPADOC Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian. Urtarrilaren 24tik otsailaren 1era bitartean ospatuko da.

150 dokumental izango dira ikusgai, eta 16 sari eskuratzeko lehian arituko dira.  Besteak beste, Bosniako gerra bukarazi zuten Daytoneko akordioak sinatu zireneko 30. urteurrenarekin bat, Balkanetako egoerari eskainitako sail osoa bat hartuko du jaialdiak -Focus Balkans-, eta zortzi lan proiektatuko dituzte bertan, Albaniako, Bosnia Herzegovinako, Kroaziako, Greziako, Kosovoko, Montenegroko, Ipar Mazedoniako, Serbiako eta Esloveniako aktualitateari eta iraganari buruz.

Era berean, Ukrainako inbasioari buruzko lanak ere izango dira ikusgai, eta Israel eta Palestinari buruzkoak, hala nola The Bibi files Benjamin Netanyahuren ustelkeria auziei buruzkoa eta I shall not hate Israelen lan egiten duen palestinar zirujau baten istorioa.

Euskal ekoizpen bat ere izango dira ikusgai, Indarkeriaren Oihartzunak Amaia Merino Unzueta eta Ander Iriarteren lana, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiko film onenaren sariaren irabazlea, eta Lapurdiko sorgin ehizari buruzko lan bat ere, Les sourceries du Pays Basque, lehiatik kanpo.

Euskaraz ikusgai izango diren lanei dagokienean, Tardes de soledad Albert Serrak zezenketei buruz egindako lana, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren lan irabazlea, euskarazko azpitituluekin emango dute Miarritzen. The flats ere proiektatuko dute, Belfasteko auzo txiroenetako batean filmatutako dokumentala, baita Trumpen izenean eta Familia bat ere, euskarazko bertsioan horiek ere bai.

Ezagutu programazio osoa, HEMEN.