The Seed of the Sacred Fig (Mohammad Rasoulof)

Drama | Familia | Thrilerra

Iman instrukzio epaile batek paranoiari aurre egin beharko dio, Teherango istilu politikoen erdian, pistola desagertuko zaionean. Haseratik emaztea eta alabak joko ditu susmagarritzat, eta neurri drakoniarrak ezarriko ditu haiek jazartzeko. Horien ondorioz, eta gizarte-arauak erori ahala, familia-loturak ere tenkatzen joango dira.

2024 | Donostia Zinemaldia: Donostia Hiria Publikoaren Saria Europako Film Onenari

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Epaimaiharen Sari Berezia; FIPRESCI saria; Epaimahaia Ekumenikoaren saria

.

.

Babygirl (Halina Reijn)

Drama | Erotikoa

Romy goi-mailako exekutiboak, muturreko sexu-abentura sutsu bat abiatuko du Samuel bekadun gaztearekin. Ezkontzaz kanpoko harreman bero horri esker, sexu-askatasunerako bidea arakatuko du, arriskua eta aurreiritziak gorabehera.

2024 | Veneziako Nazioarteko Zinemaldia: Volpi Kopa – Emakumezko Aktore onenari (Nicole Kidman)

2025 | Urrezko Globoak: Drama Kategoriako Emakumezko Aktore Onenaren sarirako hautagai (Nicole Kidman)

.

.

Wolfman (Leigh Whannell)

Beldurra

Blakek, San Frantziskon bizi den famili bateko aitak, Oregoneko landa-eremu batean kokaturiko etxe urrun bat jasoko du oinordetzan, bere aita hiltzat jo ondoren. Charlotte emazte kementsuarekin bizi duen krisialdi betean, Blakek hiri handitik atseden hartzeko eta Ginger alabarekin etxaldea bisitatzeko konbentzituko du.

Ustez idilikoa zen plan horrek okerrera egingo du, baserrira bidean eta gauaren erdian, ikusten ez duten animalia baten eraso bortitza jasaten dutenean. Ihes egiteko ahalegin desesperatuan, etxe barruan bilatuko dute babesa, animalia inguruan duten bitartean.

.

.

Norbert (José Corral Llorente)

Animazioa | Espioitza | Txikientzat

Norbert espioi ezgai bat da nazio gris, burokratiko eta triste batean. Bere agintariek aldameneko lurralde koloretsua konkistatzea dute amets, herrialde txiki eta alai bat, non dena alderantziz dabilen erabateko kaos zentzugabean, eta horrek izugarri zoriontsu egiten ditu bertako biztanleak. Erabat alferrikakoa izan arren, Norbert funtsezko pieza bilakatuko da bere gobernuaren planak zapuzterako orduan.

2024 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Aurrestreinaldia

.

.

Gloria (Margherita Vicario)

Drama | Musika

1800. urtea, Venezia inguruan kokaturiko Sant Ignazio ikastetxean, neskentzako musika-institutu zaharkituan. Bertan bizi da ‘muta’, neskame isil eta bakartia, zeregin xumeenez arduratzen dena. Inork ez daki Teresa izena duenik; inork ez du susmatzen unibertsoaren harmonia sentitzeko eta musikaren bidez errealitatea birmoldatzeko aparteko talentua duenik.

2024 | Berlinale – Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2024 | FICX – Xixongo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Ambar saila

.

.

John Singer Sargent: Fashion and Swagger (David Bickerstaff)

Dokumentala

John Singer Sargent bere garaiko erretratugile onena izan zen. Erretratu ikusgarri horiek lortzeko sekretua, ordea, bere modeloen gaineko kontrola zen: janzten zutena eta jendearen aurrean nola aurkezten ziren. Kuratzaileekin, fashionista garaikideekin eta estilo influencer-ekin egindako elkarrizketen bidez, dokumentalak Sargenten praktikak kultura eta moda garaikidean utzitako eragina aztertuko du.