Zuzendaria: Oliver Laxe

Urtea: 2019

Iraupena: 89 min.

Herrialdea: Espainia

Generoa: Drama | Landa-bizitza

Piromano bat erredentzioaren buruzko lan urratzailea da honakoa, Galiziako landa-eremu kokaturikoa, eta baso-suteen ondorioz landa-ingurunea desagertzearen arazoari heltzen dio.

Inor ez dago Amadorren zain sutea eragiteagatik zigorra bete ondoren kartzelatik ateratzen denean. Bere etxera itzuliko da, Luceko mendietako herrixka galdu batera, eta han bere amarekin, Benedictarekin, Luna txakurrarekin eta jabetzan dituzten hiru behiekin biziko da berriro. Haien bizitzak naturaren erritmo lasaian igaroko dira, harik eta su bortitz baten agerpenak ingurua hondatzen duen arte.

Filmaren produkzio taldeak prozesuaren hasieratik eduki zuen argi aktore ez profesionalak bilatzeko erabakia. Bilaketa horretan heldu ziren Navia de Suarna herri txikira, eta bertako biztanle diren Amador Arias basozain profesionala eta Benedicta Sánchez 83 urteko emakumea aukeratu zituzten protagonista.

Oliver Laxe, zinemaren zirkuitu independenteetan kontsakratutako egileak, bere izena nazioarteko panoramaren lehen lerroan jarri zuen Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean filma Epaimahaiaren Saria irabazita arrakastaz aurkeztu zuenean. Honen ostean, bi Goya sari eskuratu zituen ere: Aktore berri onenarena eta Argazki onenarena. Era berean, filma Donostia Zinemaldiaren PERLAK atalean zein TIFF – Torontoko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren Sail Ofizialean aurkeztu zuen ere.