Will Ashurst zinemagileak zuzendutako animaziozko filma Eguberri egunean, abenduaren 25ean, iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film norvegiarra euskaraz bikoiztuta ikusi ahal izango da gurean.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahalko da Klara eta hazi magikoen misterioa / Kutoppen – På sporet (Will Ashuirst) filma Euskal Herriko areto nagusietan. Programak aurten aurkeztuko duen hamaikagarren filma da honakoa.
Jarraian duzue sinopsia: Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan ere euskararen hedapena bultzatzearren.