Zuzendaria: Pedro Almodovar
Urtea: 1995
Iraupena: 102 min.
Herrialdea: Espainia
Generoa: Komedia | Drama
Zendu berri den Marisa Paredesen film almodovariano gogoangarria, non pertsonaia nagusia izateaz gain, zinemagileak sorkuntzari buruz dituen kezka pertsonalak gorpuzten ditu ere. Amanda Gris protagonista antzeztuko du bertan, krisian dagoen eleberrigile arrakastatsua.
Ondorengo filmetan garatu dituen istorioen erreferentziez josia dago lana, esaterako, Leo protagonistaren lagunik onena Betty deitzen da eta ospitale batean transplanteei buruzko mintegiak egiten ditu (Todo sobre mi madre, 1996). Era berean, idazten duen eleberrietako batean, bere senarraren gorpua auzoko lagun baten jatetxeko kutxa izozkailu batean ezkutatzen duen emakume baten istorioa kontatzen du (Volver, 2006)