Urtero, nazioarteko 2.400 profesionaletik gora biltzen dituen FIPADOC – Festival International Documentaire bilguneak 2025eko urtarrilaren 24tik otsailaren 1era bitartean ospatuko den 7. edizioko akreditazio-epea zabaldu berri du. Profesionalek, kazetariek edota ikasle zein irakasleek eska dezakete sarbiderako txartela.

Zinema dokumentalaren bilgune bilakatuko da zazpigarrenez, Miarritze. FIPADOC – Festival International Documentaire zinemaldiaren edizio berrirako prestaketa-lanak abiatu dituzte antolatzaileek. Batetik, mostran erakutsiko diren lanak -dokumental luzeak zein laburrak, telesailak zein bestelako esperientziak- aurkezteko epea zabalik izan da iragan urrira bitartean. Bi deialdi ireki dituzte horretarako: izan sail ez-lehiakorretarako edota Panorama de la Création Francophone aukeraketarako atalean erakutsiko dituzten lanak, edo nazioarteko lehiaketarako ekoizpenak.

Era berean, 2025eko urtarrilaren 24tik otsailaren 1era bitartean ospatuko den 7. edizioko akreditazio-epea zabaldu berri dute. Urtero, nazioarteko 2.400 profesionaletik gora biltzen dituen dokumentalen bilgunea da honakoa, eta aurtengoan ere sektoreko profesionalak, kazetariak edota ikasle zein irakasleak dei egin dituzte bertaratzera.

Akreditazioa eskuratzeko jarraibideak, HEMEN.

Balkanak ikusmiran

Balkanetako herrialdeei eskainitako foku berezia hartuko du 7. FIPADOC jaialdiak. 2021 eta 2024 urte artean ekoiztutako lanak erakutsiko dituzte, Albania, Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Grezia, Kosovo, Ipar Mazedonia, Montenegro, Serbia eta Esloveniakoak.