Abenduaren 18an ospatzen den Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, kulturartekotasunaren eta antirrazismoaren balioak aldarrikatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Getxoko Udalak. Tartean, Io capitano (2023) eta Bidasoa 2018-2023 (2023) filmen emanaldiak.
Europar zinemagintza garaikidearen harribitxi batena izango da bi emanaldietan lehena, 71. Donostia Zinemaldian Europako film onenaren saria eskuratu zuen IO CAPITANO (Matteo Garrone, 2023) lan gordina. Migrazioaren drama hizpide, Seydou eta Moussa lehengusuen bidaia erakutsiko du, Dakarretik (Senegal) Europara. Odisea garaikide honetan, basamortua eta itsasoa zeharkatuko dituena, gazteek oztopo ugari gainditu beharko dituzte bizirik atera nahi badute.
Abenduaren 13an egingo dute proiekzioa, 21:00etatik aurrera, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Eskuratu sarrera HEMEN.
Bestalde, hilaren 19an, Fermin Muguruzak ondutako Bidasoa 2018-2023 (2023) dokumentala izango da ikusgai. 71. Donostia Zinemaldian aurkeztutako lan honek ibaiak hil egiten duenaren gezurra deseraki, eta gurean abian dauden politika arrazistengan jartzen du fokua.
Izan ere, 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta.
Bada, dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
#Kritika | ‘BIDASOA 2018-2023’: Migrazio-politika arrazistak hil egiten du
Oraingo honetan, Muxikebarri aretoak hartuko du proiekzioa, 19:00etatik aurrera. Eskuratu sarrera HEMEN.