Euskal ikus-entzunezkoak bereizgarrituko dituen irekitze-gortina baten diseinu eta sortze lanak kontratatzeko deialdia hala ebatzita, Zineuskadi Elkarteak jakinarazi du UNIKO STUDIO CREATIVO SL enpresaren proposamena hautatu dutela.
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein administrazio publikoren eskutik dirulaguntzak jaso dituzten ikus-entzunezko lanen aurretik proiektatuko den irekiera-gortina bat sortzeko beharrari erantzuteko abiatu zuen kontratazio deialdia Zineuskadi Elkarteak. Oro har, euskal filmak bereizgarritu eta filmaren ekoizleei edo finantzatzaileei buruzko informazioa sartzeko erabiliko den euskarria kontzeptualizatu eta garatzeko.
Bada, EAEn egoitza fiskala duten eta EPE-IBAIA, APIKA edo EIKENekin elkartuta dauden animazio-ekoizleei zuzenduriko lehiaketaren bidez kudeatu du honen diseinu eta sortze lanen kontratazioa. Hori hala izanik, egoitza fiskala EAEn duen edozein komunikazio- eta/edo publizitate-agentziari ere zabaldu zioten deialdia.
Bada, parte-hartzaileek azaroaren 22ra arteko epea izan dute produktuaren kontzeptualizazioa eta sorkuntza txostena entregatzeko, eta abenduaren 9arekin eman dute enpresa onuradunaren berri. Era berean, azken honek urtarrilaren 30era bitarteko epea izango du produktua entregatzeko.
Aurkeztutako proposamenek jasotako puntuazioen zerrenda:
- Uniko Estudio Creativo SL: 30,9
- Burutü: 25,95
- Oyko Studio: 22
- Sultana Films: 20,75
- Dibulitoon Studio SL:19,5
- Lotura Films SL: 17,35
*Kanpoan geratu da proposamena adierazitako datetatik kanpo bidaltzeagatik: Iban Goiatxe
Ikusi ebazpen-agindua xehe, HEMEN.