Animakom FEST – Nazioarteko Animazio Komunitatearen Bilboko Jaialdia gaur hasi eta hilaren 15era bitartean ospatuko da. Saio guztiak doan dira, hasiera-ekitaldia ezik.

Animakom-2024-zinea

Bilboko Udalaren Kultura Saila eta SGAE Fundazioaren laguntzarekin antolatuta, gaur abiatuko dute Animakom FEST – Nazioarteko Animazio Komunitatearen Bilboko Jaialdiaren zortzigarren edizioa. The Colors Within (Naoko Yamada) film luze japoniarraren proiekzioarekin jarriko da martxan egitaraua, 20:30ean, Bilborocken. Sarreran batutako dirua Bizkaiko gaixotasun neuromuskularren BENE elkarteari bideratuko diote.

Abenduaren 15era bitartean, nazioartea animaziozko ekoizpen onenak egongo dira hirian ikusgai, eta saioak, gainera, doan izango dira. Film laburren lau sail lehiakor (nazioartekoa, ikasleena, Euskal film laburrak eta bideoklip animatuak)  izango ditu festibalak eta atzera begirako bat antolatu dute, BAP Animation Studios estudio portugaldarrari eskainitakoa; Animakom Saria jasoko dute bertako kide diren Laura Gonçalves eta Vasco Sá errealizadoreek.

Ohiko emanaldiez gainera, Krste Gospodinovski zinemagile mazedoniarrak gidatuko duen klase magistrala egingo da, abenduaren 12an, IED Kunsthalen. Materia organikoa animatuz egindako lanari buruz hitz egingo du. Bestetik, hilaren 14an, 10:30ean, haurrentzako animazio-tailerra hartuko du Bilboko Burtsaren Eraikinak. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta izena eman nahi dutenek info@animakom.com helbidera idatzi beharko dute.

Ezagutu egitaraua, jarraian.