SuperKlaus (Andrea Sebastiá eta Steve Majaury, 2024)  filma ostegun honetan iritsiko da EAEko zinema-aretoetara, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film espainiarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da gurean.

Buruan kolpe handia hartu ondoren, Santa Klausek prentsatuko du SuperKlaus dela, film-saga ezagun bateko superheroia. Uste oker horrek kaosa eragingo du Ipar Poloan, eta Fafnir jostailu-fabrikatzaile zekenak egoera aprobetxatuko du Santaren tailerraren kontrola hartzeko.

Asmo gaizto horiek desegiteko gai izango diren bakarrak Billie neskato azkar eta ausarta, C.A.R.L. robota eta Leo elfoa dira. Bada, Gabonak salbatzeko gai izango al dira berandu baino lehen?

 

Publiko orokorrari bideraturiko filma bihartik aurrera proiektatuko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Biteri Kultur Etxea (Hernani), Niessen Zinemak (Errenteria), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz) eta SADE Cines (Donostia).

Zinema Euskaraz

Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoari esker, euskaraz ikusi ahalko da filma Euskal Herriko areto nagusietan. Programak aurten aurkeztuko duen zortzigarren filma da honakoa.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan ere euskararen hedapena bultzatzearren.

Hala, datozen asteetan ere helduko dira proposamenak, esaterako, abenduaren 25ean, Klara eta hazi magikoen misterioa’.