Maiatzaren 2tik 10era ospatuko dute zinemaldi bilbotarraren 2025eko edizioa. Izen-emate epea otsailaren 2ra arte dago zabalik.

FANT 2025-zinea

Genero fantastikoko film luze eta laburrak galdegin ditu FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 2025eko ediziorako. Maiatzaren 2tik 10era bitartean egingo dute, eta bertan erakutsiko dituzten lanak aurkezteko epea otsailaren 2ra arte egongo da zabalik. Horretarako, Movibeta eta FestHome plataformak ahalbidetu dituzte.

Film luzeen arloan, Sail Ofizialeko Film Luzerik Onenaren saria, eta Panorama Fantastikoa Saileko Film Luzerik Onenaren saria  banatuko dituzte.  Bestalde, metraje laburreko lanei dagokienean, Film Labur Onenaren Saria  (epaimahaiaren irizpidearen eta publikoaren irizpidearen arabera) eta Euskal Film Labur Onenaren Saria banatuko dira ere. Halaber,  Panorama Fantastikoa Saileko Film Labur Onenak saria jasoko du.

Gainera, Jaialdiak Sail Ofizialeko film luzeen ohorezko sariak mantenduko ditu: Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako Gidoi Onenaren Saria, Euskal Aktoreen Batasunaren saria, FANT-Euskal Film Laburrak Saileko antzezpenik onenari  eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria, FAS Cine Clubak ematen duena; baita Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari ere.

Amaitzeko, FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ere FANTROBIA Saria emango du. Edizio bakoitzean, azken urteotan fantasiazko zinema-generoan goraka doan balioa ordezkatzen duen pertsona bati ematen zaio sari hori.

FANT jaialdiaren 31. ediziora lanak aurkezteko deialdiaren oinarriak eta baldintzak ezagutu, hemen.