Zuzendaria: Luis Buñuel
Urtea: 1961
Iraupena: 90 min.
Herrialdea: Espainia
Generoa: Drama | Erlijioa | Kultuzko filma
Viridiana 1961an estreinatu zen jatorri hispanomexikanko komedia dramatikoa da, Luis Buñuelek zuzendua, Julio Alejandrorekin batera idatzi zuen gidoietik abiatuta. Era berean, Benito Pérez Galdós dramaturgoaren Halma (1895) eleberrian libreki oinarritua dago.
Don Jaime (Fernando Rey), espainiar kapare zaharra, erretiratuta eta bakarrik bizi da bere etxaldean, ezkontzaren egun berean bere emaztea hil zitzaionetik. Egun batean, bere iloba Viridianaren bisita jasoko du (Silvia Pinal), komentu bateko nobizia, emaztearekin antz handia duena…
1961 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Urrezko Palma
Espainiako Gobernuak Cannesko Zinemaldian filma estreinatzean sortutako iskanbilaren ondorioz hartutako administrazio-errepresaliak tarteko, filmaren koizle mexikarrek bakarrik ustiatu zuten filma nazioartean.
Leave A Comment