Zinemagile bilbotarrak Txani Rodríguezen liburu homonimoaren egokitzapena den Azken Erromantikoak (2024) filmaren sortze-prozesua izango du hizpide. Saioa azaroaren 30an egingo dute, 19:00etatik aurrera, Donostiako Tabakaleran.

Tabakalera zinema ikasgela bat ere bada. Maiz aldarrikatu dute espazioaren kudeatzaile eta arduradunek: Zinema-eskola bat bada (Elias Querejeta Zine Eskola), eta haren klase askok pantaila partekatua dute oinarri. Aurkezpenenak, gonbidatuak, proiekzioak testuinguruan kokatzeko hitzaldiak edota publikoarekiko topaketak izaten dira eguneroko eskola. Gainerako bazkideek ere, aurkezpenak, mahai-inguruak eta eztabaidak eskaintzen dituzte bertan, eta horietako gehienak publikoari zabaltzen zaizkio.

Bada, eragileen arteko sinergia horretatik jaio zen 2020ko urtarrilean KONTATUTAKO ZINEA fokua, eta hain zuzen ere moriartitarrak izan ziren lehen gonbidatuak. Zuzendariei beren lan prozesuak aretoan azaltzeko gonbitea du oinarri egitasmoak eta, hain zuzen, haien erabaki izandakoak publikoarekin partekatzean datza. Bestela esanda, sortzaile gonbidatuek euren obretako bat izango dute hizpide, disko gogorren karpetak eta ia inoiz modu kolektiboan ikusten ez diren baina beraien lanaren B aldea osatzen duten materialak erakustean: casting-probak, kamera-probak, gidoi-bertsioak, muntaketa-bertsioak, eszena ezabatuak, prozesuaren zalantzak, eraginak, casting-erabakiak, idazketa-tratamenduak, eta abar.

Azken Erromantikoak (2024), David Perez Sañudo

Zinemagilean Azken erromantikoak (2024) filmaren sorkutza prozesuari izango du hizpide. Bere bigarren lan luzea da honakoa –Ane (2020) arrakastatsuaren ondokoa-, Txani Rodríguezen liburuaren adaptazioa eta 72. Donostia Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean izan zuen estreinaldia.

Paper fabrika batean lan egiten duen Irune da 2021eko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen nobelaren protagonista, gizarteak galdu dituen balioei eusten dien emakumea. BadaMiren Gaztañagak haragituko du bularrean koskor bat detektatzen diotenean bizitza osoa birplanteatu beste erremediorik izango ez duen emakume protagonista, baina aktore ezezagunek (euskaldunek eta andaluziarrek) interpretatuko dituzte filmeko pertsonaia gehienak. Adiskidetasun eta maitasun istorioa izango da, gizakiari eta besteekin duen harremanari buruz hausnartzera gonbidatuko gaituena. Gizarte eta lan eraldaketa, iraganeko denboren nostalgia edo guraso eta seme-alaben arteko harremanak ere jorratuko ditu filmak.

Kritika | ‘AZKEN ERROMANTIKOAK’: Emakume hautsi baten askapen eskubidea

Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da Pérez Sañudo, eta irakasle izan da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Carlos III Unibertsitatean, ESCACen eta baita Salamancako Unibertsitate Pontifikaleko Gidoi Masterrean ere.

2020. urtean idatzi eta zuzendu zuen bere opera prima –Ane-, Donostia Zinemaldian estreinaturikoa hau ere. Bertan, Euskal Film Luze Onenaren Irizar Saria eta Euskal Gidoi Onenaren Saria eskuratu zituen. Gainera, lana, urte hartako Espainiako zinema independentearen errebelazio handienetako bat izan zen, eta Goya sarietarako bost hautagaitza lortu zituen, Film Onenarena, Zuzendaritza Berri Onenarena eta Egokitutako Gidoi Onenarena tarteko. Azkenik, hiru Goya sari eskuratu zituen: Gidoi Moldatu Onenarena (Marina Parés eta David Pérez Sañudo), Emakume Aktore Protagonista Onenarena (Patricia López Arnaiz) eta Emakume Aktore Berri Onenarena (Jone Laspiur). Uneotan, bere hurrengo proiektua –Sacamantecas (Amania Films eta La Claqueta, ETB, RTVE, Amazon eta Latido Filmsen parte-hartzearekin) izango denean ari da lanean burubelarri.

Bere film laburrekin 200 sari baino gehiago lortu ditu eta hainbat zinemalditan hautatua izan da, besteak beste Málaga (zuzendari onenaren saria), Clermont-Ferrand, Gijón, Seminci, ZINEBI, Manchester, Sitges edo Bresten.