Movistar+ plataformaren proiektua da egunotan Buenos Airesen filmatzen ari direna; futbolari nafarrak San Lorenzo taldera egindako aldaketa jasoko du. 2025ean estreinatzea aurreikusten dute.
Asteburuan jokatu den Athletic eta Errealaren arteko futbol partida aprobetxatuz, Estibaliz Ortega kazetari eta zienamgilea Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean izan da Iker Muniain filmatu eta elkarrizketatzeko. Euskalkultura.eus atariak jaso duenez, Athletic Club – Joseba Etxeberria Peñako kideekin batera ikusi dute derbia, eta Movistar+ plataformako prestatzen ari diren dokumentalerako irudiak hartu dituzte.
Futbolari nafarrak talde bizkaitarra utzi eta Buenos Airesko San Lorenzo taldera egindako aldaketa medio, futbolari euskal herritarrek Argentinako ekipoekin izan dute harremana kontatzea da asmoa. Lan-taldea azaro erdialdean iritsi zen hirira, eta futbol taldeko arduradunak, zaleak eta historialariak elkarrizketatzen aritu dira ordutik.
Informe+ saiorako ari da Movistar+ plataforma dokumentala prestatzen, eta 2025ean estreinatuko dute, nahiz eta oraindik data zehatzik ez duten argitu.