Bird (Andrea Arnold)

Drama | Nerabezaroa

12 urteko Bailey gaztea Kent iparraldeko etxe okupatu batean bizi da Bug aita ezkongabearekin eta Hunter anaiarekin. Bugek ez du denbora asko bere semeentzat eta Bailey, pubertarora iristear, arreta eta abentura bila ibili ohi da bere kasa.

2024 | Cannesko Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

2024 | Donostia Zinemaldia: PERLAK

.

.

Führer and Seducer (Joachim Lang)

Drama | Historia | Nazismoa | II. Mundu Gerra

Joseph Goebbelsek, Alemania naziko Propaganda ministroak, zazpi urte eman zituen Hitlerren ondoan, 1938ko martxotik 1945eko maiatzean hil zen arte. Hain zuzen, Goebbles izan zen, Hitler bere boterearen gorenean zegoen bitartean, banderak astintzen zituen jendetzaren irudien sortzailea, eta baita herria juduen hilketa masiborako prestatu zuten duten film antisemiten egilea ere.

Stalingradoren porrotaren eta 1944. urtearen amaierako egoera gero eta desesperatuagoaren aurrean, Goebbelsek propaganda ekintza erradikalena prestatu zuen: bere azken eszenaratzea.

.

.

Winnie-The-Pooh: Blood and Honey 2 (Rhys Frake-Waterfield)

Beldurra |  Sekuela

Ehun Akreen Basoaren sakonean, amorru suntsitzailea piztuko da Winnie-the-Pooh, Piglet, Owl eta Tigger lagunengan, Christopher Robinek haien existentziaren berri eman ostean, beren etxea eta bizitzak arriskuan ikusten dituztenean. Itzalean bizitzen jarraitu nahi ez dutenez, taldeak Ashdown herrira eramango du borroka, hain zuzen, Christopher Robinen etxera, bidean heriotza eta kaos arrasto odoltsu bat utziz.

Winnie-The-Pooh: Blood and Honey (2023) filmaren jarraipena

.

.

Vaiana 2 (David G. Derrick Jr., Jason Hand, Dana Ledoux Miller)

Animazioa | Ekintza | Fantasia

Bere arbasoen ustekabeko dei bat jaso ondoren, Vaianak Ozeaniako itsaso urrunetara bidaiatu beharko du,  galdutako ur arriskutsuetan murgildu eta aurrekaririk gabeko abentura bat bizitzeko.

  1. urtean estreinaturiko Vaiana (John Musker, Ron Clements, Don Hall, Chris Williams) arrakastatsuaren jarraipena.

.

.

Pídeme lo que quieras (Lucía Alemany)

Maitasuna | Drama | Erotikoa

Aita hil ondoren, Eric Zimmerman enpresaburu alemaniarra Espainiara joango da aita zuenaren enpresaren ordezkaritzak ikuskatzera. Madrilgo bulego nagusian Judith ezagutuko du, berehala bere begikoa bilakatuko den neska gaztea. Emakumeak, bere nagusiak berarengan eragiten duen erakarpenari men egin, eta bere sexu-jolasetan parte hartzea onartuko du, fantasiaz eta erotismoz gainezka.

 Megan Maxwell idazle espainiarraren eleberri homonimoan oinarrituriko filma.

.

.

Por donde pasa el silencio (Sandra Romero)

Drama | Familia | Desgaitasuna

Antoniok 32 urte ditu eta, denbora asko kanpoan igaro ondoren, Ecijara itzuli beharko du, jaioterria duen Andaluzia barnealdeko hiria. Aste Santua da. Bertan, bere familia eta desgaitasun fisikoa duen eta bere laguntza behar duen Javier bere anaia biki ditu zain.

Antoniok egoera hori kudeatu beharko du eta erabaki zail bati aurre egin beharko dio: geratu eta zaintza-lanetan lagundu, edo herritik urrun eraiki duen bizitzara itzuli.

.

.

Desmontando a Lucía (Alberto Utrera)

Thrillerra | Komedia beltza | Drama

Lucía bere mutil-lagun Hectorren autoa gidatzen atxilotuko dute, 200km orduko abiaduran, zorabiatuta eta odoletan. Kostaldean asteburu bat igarotzen ari zen harekin eta Elenarekin, bere lagunik onenarekin. Orain biak desagertuta daude, eta Luciak eztabaida “txiki” bat besterik ez du gogoratzen.

Ezbehar honek nabarmen zaildu egingo du Simonen bizitza. Peritu judizial gisara, bere bazkide Óliverrek, jokoaren ondorioz arazo ekonomikoak dituen abokatu batek, Lucia bera eta lagunen desagerpenak ikertzeko agindua emango dio. Bogarten zinema beltzeko filmekin obsesionatuta, Simonek muga guztiak gaindituko ditu Lucia, ikertzen ari den hilketaren susmagarri den emakume amnesikoarekin maiteminduko denean.

.

.

Santiago: The Camino Within (Erin Berghouse)

Dokumentala | Erlijioa

Done Jakue Bidea erromes asko biltzen dituen ibilbidea da, Erdi Aroko garaikoa. Izan ere, bidea inguratzen den kondairak gogorarazten du galdutzat jotako Santiago Nagusia apostolu kristauaren gorpuzkiak Santiagoko katedralean aurkitu zirela.

Hala, mendeetan zehar, erromesek arrazoi espiritualengatik egin dute ibilbidea. Dokumental honek munduko hainbat lekutako erromesen istorioak jarraitzen ditu, Santiago katedralerako bidea egiten duten bitartean haien erronkak eta eraldaketa pertsonalak aztertuz.