Ikasketa zentroaren jarduera eta ekoizpen zinematografikoa zein ikertzailea ikustaraztea da hitzorduaren helburua. 10:00etatik 19:30era gauzatuko da. Eta izena online eman daiteke.
Elias Querejeta Zine Eskola barrutik ezagutu nahi dutenek horretarako aukera izango dute abenduaren 13an. Ate irekien jardunaldia iragarri dute, bereziki, lurraldeko unibertsitateko eta ikus-entzunezko alorreko formakuntza zentroetako ikasleei zuzendutakoa.
Ikasketa zentroaren jarduera eta ekoizpen zinematografikoa zein ikertzailea ikustaraztea da programaren helburua, eskaintzen duen proiektua eta formakuntza-proposamena ezagutarazteko.
“Hipotesien aldia”ren barruan kokatu dute ate-irekien jardunaldia eta 10:00etatik 19:30era gauzatuko da. Izena eman nahi dutenek online egin dezakete, ondoko estekan.
Jarraian duzue programa:
- 10:30-12:00 | Eskolako laborategietan zaharberritutako filmen proiekzioa eta lan prozesuetan inplikatutako ikertzaile eta ikasleekin solasaldia.
- 11:00-13:30 | EQZEren instalazioak bisitatzea, zentroko espazio eta ekipamenduak, eta garapenean dauden hainbat proiektu ezagutzeko zentroko ikasle, ikertzaile eta irakasleekin batera.
- 12:00-13:45 | EQZEn garatutako bi film laburren proiekzioa eta zuzendariekin solasaldia.
- 15:00.16:30 | EQZEren instalazioetara bisita gidatuak.
- 17:00.18:30 | Matías Piñeiroren (Sorkuntza saileko koordinatzailea) azken film luzearen proiekzioa.
- 18:00-19:30 | “Isabel Herguera. Atzerabegirakoa” erakusketara bisita gidatua Laura Ibáñez eta Camila Reyes EQZEko ikasle eta erakusketako dokumentazio eta bideo-instalazioen berrargitaratze-lanetako arduradunen eskutik. Erakusketa honek zinemagile gipuzkoarraren 40 urteko ibilbidea errepasatzen du.
Egitarauaren xehetasunak, jarraian.