Hiru emanaldirekin itxiko du jarduna Kresala zinema-talde donostiarrak: Faces (John Cassavetes, 1968), Sex (Dag Johan Haugerud, 2024) eta A hora da Estrela (Suzanna Amaral, 1985). Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu.
Donostiako Kresala Zineklubak abenduaren 3an abiatuko du abendurako prestatutako egitaraua, ezezagunera salto egiteko gonbitarekin. Izan ere, zinema ez-komertzialaren aldeko apustuaz harago ere, joera nagusiengandik urruntzen diren proposamenak biltzeko konpromisoari tinko helduta atondu dute ere urtea itxiko duen programazioa: berriki zendu den Gena Rowlands aktoreari eskainitako atzera begirakoaren parte den Faces (John Cassavetes, 1968) lanarekin.
Oraingoan, Gena Rowlandsek gizon bat ezagutzen duen emakume bat antzeztuko du, senarrak abandonatu ondoren.
Hilaren 10ean, aldiz, Sex (2024) ikusteko aukera izango da, Dag Johan Haugerud zuzendariaren obra berria –Barn (2019) film entzutetsuagtik ezaguna-. Bi lagunen sexualitatea izango da mahai gainean, ‘Sex, Love, Dreams’ trilogiaren lehen atala den honetan.
Amaitzeko, A hora da Estrela (Suzanna Amaral, 1985) lanarekin itxiko dute urteko programazioa, abenduaren 17an. 1985eko film honek Macabéa 19 urterekin munduratzen den umezurtz analfabeto eta xaloaren bidaia jarraituko du, Brasilgo ipar-ekialdetik alde egiten eta Sao Paulon bizimodua bilatzeko hautua egingo duenean.
Donostiako Gros auzoko Trueba zinema-aretoan egingo dituzte emanaldiak, asteartetan, 19:30etik aurrera. Ohi bezala, ZINEAn sarrera bikoitza zozkatuko dugu saio bakoizterako. Parte hartu honako estekan.