Klimametraje – Klima-aldaketari buruzko gazteen mikro-laburren III. Lehiaketan hautatutako mikrolaburren proiekzioa eta lehiaketako sarien banaketa egingo dute Donostian bihar, azaroaren 27an. Antzoki Zaharrak hartuko du ekitaldia, 18:30etik aurrera.
30 segundo eta 3 minutu arteko mikro-laburren lehiaketa baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak klima-erronkeen eta haien ekintza-ahalmenaren inguruan hausnartzeko xedez abiatu zuten egitasmoa. Bestela esanda, lehiaketa teknologia berrien bidez ikus-entzunezko sorkuntza zabaltzera bideratuta dago, ikus-entzunezko sortzaile gazteen talentuari esker, larrialdia eta ekintza klimatikoa ezagutarazteko modu berriak aurkitzeko.
Egitasmoak hirugarren edizioa izango du aurtengoa, eta ‘Klima-ekintza: Ikuspegi berri bat’ da ezarri duten gaia. Hala, galdegindako lanek ikuspegi berri bat erakutsi behar zuten, ekintzara pasatzeko, klima-aldaketa arintzeko eta espero diren inpaktuetara egokitzeko eta motibazio-mezuak txertatzeko.
Lan hautatuen proiekzioa eta sari-banaketa, Donostian
Bada, 2024ko irailaren 30etik 2024ko azaroaren 11ra bitartean egon da zabalik proiektuak bidaltzeko epea eta, parte-hartzea itxita, heldu da palmaresa ebazteko unea: Lehiaketan hautatutako mikrolaburren proiekzioa eta lehiaketako sarien banaketa egingo dute Donostian bihar, azaroaren 27an, Antzoki Zaharrak hartuko duen ekitaldian. 18:30etan abiatuko da hitzordua, eta esteka honen bidez eskura daitezke sarrerak.
Profil desberdinetako emakumez eta gizonez osatutako epaimahai batek, bai ikus-entzunezko sektoreari dagokionez, bai klima-aldaketaren eta haren ingurumen-afekzioen azterketari dagokionez, honako sari hauek emango ditu:
- Klimametraje EITB 2024 sarua: 800 €
- Epaimahaiaren bigarren saria: 500 €
- Epaimahaiaren hirugarren saria: 200 €
- Ikusleen saria mikrokorto onenari: BBK LIVE 2025 jaialdirako sarrerak
Leave A Comment