14 eta 30 urte bitarteko herritarrek abenduaren 28ra arte dute izena emateko aukera. Parte hartzeko baldintza bakarrak sortzaileak Gazte Txartelaren titular izatea eta obrek 10 minutuko gehienezko iraupena izatea dira.
Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin lankidetzan, eta Gazte Txartela programaren bitartez, Nafarroako Filmategiak Film Laburren I. Lehiaketa iragarri zuen irailean. Europa osoko gazteei dago deialdia irekita, interesatuek azaroaren 28ra arte dute proposamenak bidaltzeko epea zabalik.
Gazteekin zerikusia duten gaiak galdegin dituzte aurrenekoz antolatutako lehiaketan parte hartzeko; banaka edota taldeka aurkez daitezke film laburrak. Baldintza bakarra sortzaileak Gazte Txartelaren titularrak izatea da, eta beraiek formalizatzea izen-ematea. Obrek 10 minutuko iraupena izan beharko dute gehienez, kredituak barne, eta edozein hizkuntzatan errodatuta egon daitezke. Hala ere, zera zehaztu dute: “Gaztelaniaz ez daudenek azpitituluak jarri beharko dituzte hizkuntza horretan”.
Hautaketa-batzordeak lanen “sormena eta originaltasuna” baloratuko dituztela azpimarratu dute. Horiek egoki jasotzeko, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren Gazte Txartelaren webgunean (www.carnejoven.navarra.es) eskuragarri dagoen formularioaren bidez egin beharko da inskripzioa. Bertan Nafarroako Filmategira bidaliko diren materialak deskargatzeko esteka sartuko da.
Sariak
Lehiaketako irabazleak abenduaren 19an Nafarroako Filmategiaren aretoan egingo duten ekitaldian iragarriko dituzte. Ondoko sariak banatuko dituzte: Film Labur Onenaren Lehen Saria: (600 €), Film Labur Onenaren Bigarren Saria (400 €), Interpretazio Onenaren Saria (350 €), Argazkirik Onenaren Saria (350 €) eta Jatorrizko Musikarik Onenaren Saria (350 €).
Irakurri lehiaketaren oinarriak, hemen.
Leave A Comment