Abenduaren 14an emango dira ezagutzera 2024ko Forque Sarien irabazleak, eta botoa emateko eskubidea duten profesional, kazetari espezializatua zein EGEDAko Administrazio Kontseiluko kide diren produktoreak, azaroaren 29ra bitartean babestu ditzakete beren proiektu gogokoenak.
EGEDA Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak 1996az geroztik ematen ditu Jose María Forqué sariak, balore tekniko eta artistiko esanguratsuenak dituzten filmak saritzeko eta Espainiako ikus-entzunezkoak ezagutarazteko helburua duten garaikurrak. Abenduaren 14an egingo dute 30. edizioa, eta hamar kategorietan aitortzak jasotzeko aukerak dituzten film eta aktoreen berri eman zuten hilabete hasieran.
Bada, botoa emateko eskubidea duten profesional, kazetari espezializatua zein EGEDAko Administrazio Kontseiluko kide diren produktoreak, azaroaren 29ra bitartean babestu ditzakete beren proiektu gogokoenak.
Gurera ekarrita, ondorengo hauek dira euskal zinemagintzak jaso dituen izendapenak:
– Fikziozko Film Luze Onena
- La infiltrada, Arantxa Echevarria
– Film Luze Dokumental Onena
- Chaplin. Espíritu gitano, Carmen Chaplin
– Film Labur Zinematografiko Onena
- Betiko Gaua, Eneko Sagardoy
– Fikziozko Telesail Onena
- Cristobal Balenciaga, Jon Garaño, Aitor Arregi eta José Mari Goenaga zuzendarien
- Querer, Alauda Ruiz de Azúaren
– Emakumezko Antzezpen Onena
- Carolina Yuste (La infiltrada)
– Gizonezko Antzezpen Onena
- Eduard Fernández (Marco)
– Emakumezko Antzezpen Onena Telesail batean
- Nagore Aranburu (Querer)
– Gizonezko Antzezpen Onena Telesail batean
- Alberto San Juan (Cristobal Balenciaga)
- Pedro Casablanc (Querer)
– Zinema eta Balioen Hezkuntza saria
- La infiltrada, Arantxa Echevarria
- Soy Nevenka, Icíar Bollaín
Leave A Comment