Abenduan hiru saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. Animakomekin elkarlanean antolatutako hitzorduak emango dio egitarauari hasiera, eta 2024ko KORTeN! sariarekin agurtuko dute urtea.

KORTeN-zinea

Indautxuko erdigunean kokatutako Carmen aretora hurbilduko direnek film luze, labur eta gonbidatuen tertuliez gozatzeko parada izango dute, Fas Zineklubaren eskutik. 2020ko ikasturtetik, gainera, zinemazaleek zaharberritutako aretoa dute etxe, izan ere, pandemiaren eraginez hilabete luzez itxita izan eta erreformak egiteko baliatu zuten arduradunek. 164 eserleku ditu orain egoitza berriak.

Hiru saio hartuko ditu bere gain abenduko programazioak:

  • Abenduak 3 | FAS & ANIMAKOM saioa. Ondoko film laburrak egongo dira ikusgai: El ángulo recto no existe, Nunca pasa nada, Areka, Soy una tumba, Star Bright, Ehiza, Ur azpian lore, La mujer ilustrada – Gonbidatua: Pedro Rivero (Animakom)
  • Abenduak 10 | Un autre monde (Stéphane Brizé, 2021) | Mugarik gabeko Ekonomilari-ekin eta Ekoomisten Euskal Elkargoa-rekin elkarlanean saioa – Gonbidatua: José Ramón Mariño
  • Abenduak 17 | A hora da estrela  (Suzana Amaral, 1985 )+ XI KORTeN! 2024 saria – Gonbidatuak: María Corral + KORTeN! Sariaren irabazlea

Ohi bezala, Bilboko Indautxu Plazan dagoen El Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak, 19:45ean hasita.