Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketaren 12. edizioan hautaturiko sortzaileek azaroaren 20ra arte izan dute lanak errodatu eta aurkezteko aukera. Bada, horiek jendaurrean pantailaratuko dituzte gaurtik hasita abenduaren 1era bitartean, egitasmoan parte hartu duten udalerrietan.
Nafarroako leku turistikoetan kokatutako fikziozko 10 film labur ekoizten laguntzea, erkidegoan turismoa sustatzeko. Horixe izan zuen sortze-helburua Nafarroako Gobernuaren Turismo sailak eta Nafarroako Film Commissionek elkarlanean antolatutako Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketak, eta horretan dirau oraindik. 12. edizioa du aurten, eta Erriberri, Viana, Iruñea, Tafalla, Olazti, Mendabia, Ribaforada, Arguedas, Urdazubi eta Allo herrietan garatuko dira proiektuak.
Sortzaileek irailaren 4ra arte izan zuten gidoi proposamenak bidaltzeko aukera, eta hautaketa-batzordeak aukeratu zituen finalistak. Jarraian dituzue:
- Gauekoa (Mario Huerta) – Urdax
- El secreto de los chupetes (Ane Molina) – Iruñea
- Mari Punk (Laura Auzmendi) – Allo
- Sin miedo a nada (Roberto Martín) – Erriberri
- Divino tesoro (Estela Gascón eta Silvia G. Dominguez) – Mendabia
- Amándala (Ana Barberán) – Olazti
- No te vayas de…(Enola Aguado eta Itziar González) – Ribaforada
- Miradas cruzadas(Gabriel Mansilla) – Tafalla
- Campamento Viana Lake(Eduardo Durán) – Viana
- Arado(Javier Ursúa) – Arguedas
Horren ostean, azaroaren 20ra arte luzatu da proiektuak errodatu eta aurkezteko epea, eta jendaurrean pantailaratuko dituzte orain, azaroaren 25etik abenduaren 1era bitartean, parte hartu duten udalerrietan. Ondorengoa duzue emanaldien egitaraua:
- Azaroak 26, Allo – 18:00etan, La Bodega Zentroa
- Azaroak 27, Viana – 19:00etan, Navarro Villoslada Kultur Zentroa
- Azaroak 27, Iruñea – 19:00etan, Mendilorriko Civivox aretoan
- Azaroak 28, Iruñea – 19:00etan, San Jorgeko Civivox aretoan
- Azaroak 28, Urdax – 19:00etan, Kultur Etxean
- Azaroak 29, Tafalla – 18:00etan, Kulturgunean
- Azaroak 29, Ribaforada – 19:30ean, Kultur Etxean
- Azaroak 29, Erriberri – 19:00etan, Kultur Etxean
- Azaroak 29, Arguedas – 19:00etan, La Capilla Kultur Espazioan
- Azaroak 30, Mendabia – 18:30ean, Udaletxeko Ekitaldi Aretoan
- Abenduak 1, Olazti – 18:00etan, Kultur Etxean
Gainera, bost sari banatuko dituzte: 2.500 euroko lehen saria, 1.000 euroko bigarren saria, argazki onenaren 500 euroko saria, ikusleen 500 euroko saria, eta epaimahaiaren 500 euroko sari berezia. Interpretazio onena sarituko duten 250 euroko laguntza banatuko dute ere.
Irabazleak datorren abenduaren 13an, Ribaforadako Kultur Etxean ospatuko den sari-banaketa ekitaldian, iragarriko dituzte.
Leave A Comment