Zuzendaria: Kirsten Sheridan
Urtea: 2007
Iraupena: 100
Herrialdea: AEB
Generoa: Drama | Musika
Gitarra-jole batek (Jonathan Rhys Meyers) eta biolontxelo-jole batek (Keri Russell) gau udatiar erromantiko eta ahaztezina pasatuko dute New Yorken. Baina zoriak banandu egingo ditu. Bien arteko harremanaren ondorioz, August (Freddie Highmore) jaioko da, umezurztegi batean hezi eta haurtzaro gogorra izango duena. 11 urte besterik ez dituenean, kale-musikari arituko da, bizitza aurrera eramateko asmoz; pertsonaia dickensiar eta siniestro bat izango du zaindari. Musikari bikaina bilakatuko da, Mozart berri bat, eta bere talentuak gurasoak aurkitzeko balio diezaioke.
2007an Oscar sarietarako hautagaia izan zen August Rush filma, abesti onenaren kategorian; hain zuzen ere, Mark Mancina eta Hans Zimmer dira soinu bandaren konposatzaileak. Gainera, Critics’ Choice Awards sariketan aktore gazte onenaren eta pelikula familiar onenaren ataletan izendatu zuten.